Albiztur (Gipuzkoa)

Bizimoduaren aldaketa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Uranga Alberdi, Carmen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALB-005-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehendik hona aurrerapen asko egin omen da. Atzerriko irudiak ikustean gogoratzen da Carmen lehengo bizimoduaz. Hemengoa aldatu omen da, bai, baina hangoa ez, dirudienez.

Transkripzioa

-Hor itxe hortan bizi zien, ude ta honea, ta, Jesus! Nei deitze zitan, handik: "Karmentxo!" hango andrek eta: "etorri!". Ta goitik, goiko balkoi hue oain arreglatu due, goiko miradore hori ez zun, leiho txiki bat. Ta atatze zan, balko, balkoi bi hoitako batea, ta zestoa botatzen zitan, ta zestoa botatzen zitan ta esaten zitan: "ekarri ber dittuzu, ardoa, oliua, azukrea, ez dakit zer ta bakit zer", zesto txiki bat. Zestoa beai uzten niyon, ta nik hartu beste zesto bat eta harea enkargukin. "¿Qué adelantos, no?". Hola oain ikusteie zean, atzerri hoitan. Nei askotan goatzeie haik gure bizimodue. Jarri han zeai beire ta, hizketan ta ez zaie entenditzen baiño, nik esaten nun joe gu holaxe ibiliko giñuan. Honbeste denboan aurreatua dao hau, honbeste denboa gutxin. Ta han beti igual dare! Hemen, berriz, hamen behintzat Jesus! Hemen aurreatua bizimodue buf, hasi jatetik, garbitasunekatik, labadorakatik, ude etxero. Gaiñea beida, guk dakau goien pisoa, ta han ude dao: ude komunen, baiñeran, nik ez dait zenbat tokitan ude. Bigarrengo pison'e, igual. Hementxe dao bigarren komuna, "cuarto de baño", hemen, honbeste ude ta, ta leheno ude hoi danak erango zien, nun izango zien ba? hoi da jakin beharrekoa. Zenek adelantatu o ze. Francotik honea ein die hoik.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia