Albiztur (Gipuzkoa)

Lehenik argindarrik ez, gero argindar kaxkarra

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Uranga Alberdi, Carmen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALB-005-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Albizturren argindarrik ez zen garaian hozkailua ekarri zuten etxera, eta funtzionatzen ez! Gerora jarri zuten argindarra herrian, bi presatatik, baina, erditan argirik gabe izaten omen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ekarri zuen, jarri zuen, beti jartzen ai zien ta, ez zun ez zun balio, ta argiik ez zeola. Argiik ez zeola. Hantxe, kendu gendun ta ez dakit ze ingo gendun bota o, harek Villafrancatik ekarri zun ta han bai argie ordun baiño guk ezer ez. Ta kitto!
- Alperrik frigorifikua.
- Alperrik, bai ez dakit ze ingo gendun bota o ze ingo gendun. Harek'e asko balio ez zula ekarri zun, ta guk berriz bota. Eta argie hor zun, zentral kaxkar bat honek zea honek, herri honek ta ezin, ezin geo gauez, eunez ematen zuen ude, hor beheko zentral batea ez dakit zertako emate zuen, beheko zentral batea eamaten zuen, ude. Eta, hantxe harekin itten zuen egunezkoa, ta gero gauen illuntzen kentzen zen argie, presa bete zein, utzi pixkaten, ta geo hurrengo euna arte ez zuen jartzen beheko, beheko martxa hoi. Eta udekin mixeri haundik. Geo tximista baldin bazan mozten zittun kable guztik, ta trumoie baldin bazan'e igual ta buuuooo, kafetera jarri aurrena geo Donostiko etxe batek jarri zun kafetera ta, zenbat aldiz aberiatze zun? Argik, argi pobrek.
- Zentrala nun zeon?
- Ba, hortxe jun zaitte hor behetik gora, eta belaxe, presa ikusiko zu hor azpikalden presa, ta aurreaxeo jun ta etxe zahar-zahar-zahar-zahar bat dao, eta hantxe dao zentrala. Ta honen attek ibiltze zun zentrala, bai. Honen attek ibiltze zun zentrala.
- Ta ze, ze izaten zan urakin indako argiya, errotakin? Nola itten zuen.
- Udakin, udakin itekoa. Ta bi errota're bazien: bat hoi, presan ondokoa, ta bestea beste taberna beheraxokoa, hantxe dao beste zea, presa bi presa zien.
- Ta haitatik argiya banatzen zan, Albiztur guztiako?
- Bai, ta gaiñea Albiztur guztiako, Santamaña, Beizama "y"... Auzo Txiki, bakizu nun daon Auzo Txiki? Han´e bai, baiño erditan argiik gabe, argiik gabe eoten giñan.
- Nola izaten zan orduko kableadua-ta, nola etortzen zan, posteik poste etortze zan kablia? Nundik etortze zan.
- Ba, nik ez dait nundik, bai puskaka o, ez dait nundik, behetik etortzen zien, behetik, behetik etortzen zien ta. Abixoa: "argiik ez omen zeon, Aldaban argiik ez emen dao, Alegrin argiik ez emen dao". Poxpolok zeakin kandelakin, ordun beti zeak eukitzen giñun, geo azkenak ata zien, holako farol batzuk "de butano", baiño hoik gero ata zien, ta haik argi politta iten zuen goien jarrita, bestela berriz kandeleroa jarri mostradora gaiñen, ta mahaien gaiñen'e bai ta, holaxe. Mixerie zan.
-Ta bonbilla hayek, itte zuenen nolako argie itte zuen?
-Ttikie, ttikie, ipurtargi, ipurtargi, ttikie. Ta haundie itte zuenak e jartze zittuen batzutan ta lehertze zien ta, kitto.
-Izate zan, paretan bi kuarton arteko paretan zulua in ta bertan bonbilla ta...
-Baita, baita, hemen e bazien hola. Bai. Zulua in tabiken ta, bitargi ite zula, jesus! Holaxe.
-Ibiltze zenduen kinkea o...
-Baita, kinke. Gasolinakin o eztakit zenekin holako zea farolillo, gaiñea geo kinke kea zikiñe zun, dana zikintze giñin ta, jesus, desastre. Geo etxe guztitan su bajuk zien, su bajuk ta, jesus!

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia