Luis Mari Goikoetxea 'Goiko' hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko lehendakari ohia
2026ko urr. 19a, 16:34
1982 eta 2013 artean Zumaiako Aita Mari Arraun Elkarteko lehendakaria izan zen. Goikoren lehendakaritzapean, Zumaiako traineruak emaitza bikainak eskuratu zituen, 1984ko eta 1987ko Kontxako Banderak, besteak beste.
Zumaiako San Telmo kalean hazi zen 'Goiko'. Lanbidez arotza eta musikari familiakoa, 9 urterekin dagoeneko bandan parte hartzen zuen. Tronboia izan zen bere instrumentua eta hainbat txarangatan ere parte hartu izan zuen.
Arrauna izan zen bere beste pasioa; Telmo Deun klubeko arraunlaria izan zen eta 1975ean Aita Mari Arraun Elkartearen sortzaileetako bat.
Ondoren, 30 urte baino gehiago eman zituen elkarteko zuzendaritzan.
2021ean egin genion elkarrizketan kontatu zizkigunak jasota geldituko dira Ahotsak.eus webgunean. Gure doluminak familiari eta lagunei.
Informazio gehiago: Zumaia Guka eta Naiz.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.





