Txikitatik musikari lotua Gaztetan bandan jotzen zuen. Txaranga ere sortu zuten eta leku askotara joaten ziren. Hainbat musikari egon dira familian: aita, anaia, lehengusuak... Aitaren osaba, Juanito Goikoetxea, bandako zuzendaria izan zen. Musika ikasketa gutxi egin zituen, baina belarri ona zeukan. 20 partaidetik gora ziren bandan. Garai batean bi banda egon ziren, Jose Mari Romatet zen banda txikiko zuzendaria. Berak tronboia jotzen zuen. Kontzertu zail batzuk ditu gogoan.

Txikitatik musikari lotua
2022-08-29
Luis Mari Goikoetxea Mujika
- ahotsak.eus