Aita Mari arraun elkartearen sorrera
Aita Mari arraun elkartea 1975ean sortu zen, baina aurretik ere ibiltzen ziren arraunean: 'Miralles', 'Proes' (Manuel Galarraga), Jose Inazio Apestegi.... Soldaduskara joan aurretik Luis Mari bera ibili izan zen. Kuadrillakoen artean batela ere eraiki zuten. Kluba sortu ondoren, 1978an atera zuten lehen aldiz trainerua. Santurtzik saldu zien ontzi hura. Ordutik beti atera izan da, geldialdirik gabe.
Aita Mari arraun elkartearen sorrera
2022-08-29
Luis Mari Goikoetxea Mujika
- ahotsak.eus