Bonbardaketan Errenteriatik Oleskoraino ihesi
Hizlaria(k): Juanita Irigoras Zabala (1917) Herria: Gernika-Lumo (Bizkaia)
Bonbardaketa egunean bere lagun Marirekin abarketak erosten joan zen Teresatxunera. Handik Errenteriako auzora joan ziren; eta, "Gernika" tindategiaren aurrean zeudela, San Juan Ibarran bota zuten lehenengo lehergailua. Dena ketan hasi zenean, bertako atari batean sartu zen beste andre batekin. Errenteriarantz zihoazela, beraien etxetik hegazkinak zeuden; beraien atzetik zetozenak bertan hil egin ziren. Oleskoraino joan ziren arrapaladan eta bertako baso batean ezkutatu ziren.
Informazio gehiago: Bonbardaketan Errenteriatik Oleskoraino ihesi





