Bittor Kapanaga gogoratuz eta errebindikatuz

2014ko uzt. 4a, 12:13

Bittor Kapanaga hil zela hiru urte betetzen direnean, adiskide talde batek gogoratu eta omendu nahi izan du berari buruzko iritziak jasoz eta argitaratuz. Ahotsak-ek egin ditu grabaketa eta edizio lanak. Hogeita sei pertsona elkarrizketatu dira, tartean izen handiak euskal kulturan. Hona hemen Bittor Kapanaga, Otxandioko Aztia proiektuaren lehen emaitza.

Bestalde, uztailaren 12an Bittorren omenezko jaialdia egingo da Otxandion, oso erakargarria. Programa

Bittor Kapanaga (Otxandio 1925-2011). Gerra osteko sasoi gogorretan alfabetatze kanpainak antolatzen, euskararen erroak aztertzen, kantu-letrak egiten, kooperatibak sortzen, politikagintzan eta herrigintzako beste hainbat arlotan jarduna. Unibertsitatera joateko aukerarik izan ez arren, jakinduria handiko gizona zen. Adiskide ugari egin zuen. Filosofoa, sikologoa, aztia, txamana, druida, orakulua... dira bera definitzeko erabiltzen diren berba batzuk.

Bere arreba Lourdesek goxo hitz egin zigun Bittorri buruz.


Xabier Amurizak ere ederki ezagutu zuen Bittor. Gizon kultoa eta aldi berean polemikazalea zela dio.

1974an Gontzal Mendibil kantatzen hasi berria zen eta Otxandiora deitu zioten kantaldi baterako. Adineko gizon bat etorri zitzaion amaieran kantuak elkarrekin egiteko bere burua eskainiz. Orduan ezagutu zuen Bittor.

Igor Elortzak ere Kapanagarekin izandako anekdota kontatu zigun: "Euskal Herriko iparraldea ez da Iparraldea"

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia