Euskal Herriko iparraldea ez da Iparraldea Jon Lopategirekin bertso-eskolan zebiltzan Durangoko umeak urtean pare bat aldiz joaten ziren Otxandioko eskolara. Eta bueltan Jon berbetan geratzen zen Bittorrekin. Pertsona erreferentziala eta jakituna zen Jonentzat, eta horrek halako misterio bat sortzen zien. Geroago, hamabost bat urterekin, Otxandioko Herriko Tabernan egin zuten topo. "Euskal Herriko iparraldea ez da Iparraldea, Matxitxako baizik". Gero Zazpi Eskale taldea sortu zutenean Bittorren etxepean entsaiatzen zuten. Bittor aldiro etortzen zen entzutera; izkinatxo baten egoten zen isil-isilik. Gero beti berriketarako prest.

Euskal Herriko iparraldea ez da Iparraldea
Igor Elortza
- ahotsak.eus