Adio Extefana Irastorzari, Hendaiako euskaltzale eta poetari

2018ko urr. 30a, 12:55

Atzo zendu zen, 93 urterekin, Hendaiako memoria historikoa jasotzen lagundu duen idazlea. 2009an elkarrizketatu genuen, Ahotsak.eus proiekturako, eta haren testigantzak on-line daude.

"Eskuara batua ez da deus tokian tokiko eskuararik gabe", zioen Extefana Irastorza poetak. Euskaraz egiteagatik punitzen (zigortzen) zuten eskolan, umetan. Baina ez zion euskaraz egiteari utzi, eta denborarekin euskaldun izatearen garrantziaz ere jabetu zen. Altzan jaio bazen ere, Hendaian bizi izan zen ia bizitza osoan, laborantzari emana. 2009an elkarrizketatu genuen, Ahotsak.eus proiekturako. Xan Airek egin zion elkarrizketa, eta Extefanak goxo-goxo hartu zuen etxean. Bere testigantza oso baliagarria izan zen, besteak beste Hendaiako memoria historikoa jasotzeko. 

Eskola garaiko kontuak kontatzen ditu pasarte honetan Extefanak, kanpañakoa (baserritarra) eta euskalduna izateagatik sufritu zuena:

Poesia eta bertsoak idazten zituen Extefanak, pozak eta arrangurak paperera eramanez. Hona hemen gaztaroko familia-giroari buruz jarritako bertso batzuk:

Ehorzketak bihar izango dira, 14:30ean, Hendaiako hondartzako elizan. Gure doluminak Extefanaren senideei. Bere testigantzen indarrarekin eta ahots ederraren doinuarekin geratuko gara. 

 

Argazkia: Extefana Irastorza 2009. urtean. Ahotsak.eus proiekturako egindako elkarrizketako fotograma.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia