Ganadu-probetarako zaletasun handia herrian; herri-kirolak Aizarnazabalen
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urriaren 18a
- Iraupena: 0:05:40
- Erref: AIZ-001/011
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Aisia » Kirola » Herri-kirolak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta, afizio handia izaten zan ganao-probatara, ta? Hemen inguruan?
- Bai, bai. Oaiñ 'e pixkat badao, baiña ordun gehio zan, ordun, bai. Ordun iya etxe danetan zaben iriyak.
- Bai, e?
- Bai. Basarrittan, ta geo negun proba jokatzen zuen batai ta bestiai ta. [...], ta geo premiyua jartzen ziyoen, ta.
- Eta bertako inguruko [...] izaten zan.
- Bertako, ingurun, bai, ordun, bertako ingurukuak. Ingurua ez, auzua auzuakin, ta, bueno, pixkat, bakizu. Tabernan ta pixkat txikito batzuk eanda eaman ta pixkat txispatutakon, ta, zeatu ziyon, ta, ba, "Hiriak baiño neriak hobiak dittuk", o hau o hori, o, ta.
- Apostu batzuk jokatu, ta...
- Apostu batzuk jokatu, ta, ordun, ba, bost duro, ta zean, ta hola dirua moitu, jokatu, ta... Zan, ba, bueno ondo, zea izaten zan, garai hartako.
- Eta...
- Eta geo arra..., geo arratsalden, ba, etortzen zan, ba, soiñu-jotzaillia.
- Eta idi-probak eta nun izaten zian?
- Hortxe, plazan, hor dao plaza, bai.
- Bertan.
- Bai, plaza dao galtzaa, esaten da hori, galtzaa bat. Eta galtzaan izaten dia, eta oaiñ 'e izaten dia, e! Bai, oaiñ 'e urten bi aldiz izaten dia, ta geo, geo alkarri jokatzen diyo. Oaiñ 'e laixte bat bado bat, bai, hill honen, ez dakit, azkenaldea o, bai.
- Eta, e, izango zan herriyan, ba...
- Anbientia?
- Ez, e, ganau-probetan eta ona zana?
- A, bai, jende asko...
- O basarrin bat, eo?
- Bai, jende asko juten zan, jende asko juten zan, oain baiño gutxixio jokatu 're igual, baiña. Ta jende asko juten zan ba, beti, bakizu, baten aldian, bestian. Ta, bueno, "hala jokatzen omen dik", eta, "ikusi in behar dixkiu", ta.
- Eta onena zein izaten zan?
- E?
- Onena ze baserri izaten zan?
- A!
- Edo, este, ez zan izaten...
- Ez zan izaten holakoik. Hemen eon zan iri famatu bat, eta, zea, [...] o esaten ziyoena, oso ona. Bai [...] bi eo euki zittuen oso onak. Eta hemen Altunan ta, bai, baserri haundi samar hoiek, ba, ganaua 're...
- Gehio.
- Gehio, ta gobernau 're hobeto, eo haundiyauak 'e bai ta, ba, hortxe, hoiek zian famauak. Geo, lehen esan deuna, zea, Sarasolako zea horrek 'e bai, horrek 'e ganau onak ateatzen zitun. Joxe Antonio Etxabe o, ehun ta bat urte... Hori 're probagiña zan.
- Bera?
- Bai. Ta, gehio 're bai. Hortxe, bat han ta bestia han ta, baiña, hola. Hoiek, destakatzekuak hoiek.
- Iriyak izaten zian o behiak?
- Ez, iriyak, jenealian iriyak, bai, iriyak.
- Eta, ahari, ahari-probarik eta izaten zan?
- Bai, ahari-jokua, bai. Ahari-jokua izaten zan. Bai, baiña gutxiyo. Hemen ahari-jokua asko jokatzen da Azpeitiyan, baiña hamen bertan 'e bai, hola, jokatzen zan. Batzutan proba ondorenen ta bestetan arratsalden ta jokatzen zian.
- Ganadu-probak gehio.
- Bai, ganau-probak gehio, ta geo danen eoten zan, ta ahariyak 'e, ba, bai, [...], ta probatzeko, ta.
- Eta bertan herriyan, e, harrijasotzaillerik, edo, ba, e, aizkolaririk edo izan al da?
- Ez, afizionatuak eta bai, ezautu dittut nik, baiña ez, hola esateko profesionalmente on-onikan ez, ez, [...].
- Ez.
- Hola, afiziyo pixkat eta dunak eta bai, bazian, baiña bestela hola zeaik ez. Harri jasotzen ta aixkolairik eta... Afizionau maillan ta pixkat zeatzen zian, ta ibiltzen zian ta, baiña ez, bestela ez. Aixkolairik eta...
- Eta...
- ...ez dao hemen.
- Eta beste herri-kirolik, e, oillar-borrokarik, o?
- Ez.
- Horrelakorik ezautu dezu?
- Oillar-borrokaik eta ez det nik hemen ezautu.
- Ez, e?
- Ez. Gaiñuntzen, hola... Geo Santa [...] izaten zian, bertako herriko, bai, hola, San Migel festetan ta, bertako herriko mutillantzat, eta beti jartzen zuen, udaletxiak o premiyua jartzen zun zeoze ta, bai. Eta bastante zea eoten zan. Itten zuen hor betikan bueltan, bai. Korrikai zeak ez zian zeak, profesionalak, baiña bastante korrika ondo itten zuen mutillak bazaben, baiña...
- Hemen Azpeitiya nahiko gertu daukazue, ta, Azpeitiyan...
- Bai...
- ...beti izan da horretarako...
- Bai...
- ...afiziyua, ez?
- [...] eta ahariak, eta...
- Ahariya Azpeitiyan asko. Ta hemen ahari, ahari zalia oain gehio dao ordun baiño. Ordun 'e bai baserrin ta eoten zian ahariyak eta, ta ardiyak 'e danian ta. Oain gehio prepaatzen dittue, ta gehio dabe uain ahari-zaliak, hemen bertan 'e, hola. Ez itxez itxe, baizikan, ba, jarri ikuilluak eta prepaatuta ta, igual ingo dittue etxe baten, ba, hamar-hamabost eo. Ta beste baten igual zazpi-zortzi, ta. Hola dabe. Ba, itten dittue oain prepaatu lehen baiño hobeto. Lehen pentsua eman ta, gobernau ta, itten zittuen, baiña zeaik gabe, oain bezela ibilli ta makinak ibiltzeko ta, zeago. Zea da, pixkat [...]. Oain deporte danian uste det nik zeatzen dala askoz, marka hobiak itten dittue. Ba, leheno, bai, prepaatzen zan pixkat, baiña, geo udaan ta ez zan eozein mouz prepaatzen 'e. Bakizu, lanak [...] ta, negun ta pixkat prepaatu ta, bueno.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!