Amaren ogi goxoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIA-020-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserrian labea zeukaten eta amak esku ona zuen ogia egiten; Markosek eta anaiak ogiaren masa egiten laguntzen zioten. Amak ogia nola egiten zuten azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 25a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: AIA-020/023
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
Guk labia gendun, ta gure ama zanak oso esku ona zun, ogiya iten. Ta gu´re majiña bat bidar, mutil koskorrak, beste anaiyia ta biyok ibiltzen giñan. Amasea esaten zitzayon, kaja haundi bat, laukiya kaja, ta han amak itten zun ore pillo bat. Eta, ondo itteko, horrek asko ibili ber izaten du /izateu/ ta hua eskuakin beti ai bazea nekau itten da /ittea/. Ta gu, hankak uretan garbittuta, iyotzen giñan ta gaiñen jo-ta hankakin. Guk dana zabaltzen gendun, amak berriz´e pillatu. Jarri pilluan ta berriz´e ttiki-ttiki-ttiki, gaiñen hori zabaltzen. Hola saio bat ein ta gero hortikan ogiyak itten zittun amak. Eta jartzen zittun mahai baten gaiñen danak, altxa in ber izaten zan, ba. [Ogi hoiek] leamiyak eo indako operaziyua: altxa. Ta, hala, altxatzen zianean, borobillak itten zittun ta hola ebakiyak kutxilluakin in. Galtzeta burniyakin zaztada batzuk in ta arrautz gorringuakin gaiña igurtzi ta laben sartu. Haiek gero, labetik aterata, bero-bero eoten zian ta ez ziyozun grazi handik hartzen, baiño hurrengo egunen-ta haiek gaurko pastelak baiño earro eoten zian. Oso ogi earrak! Eta erretirau in ber pusketa bana partiuta, bestela ahittu itten zian ta.
Egilea(k): Itsaso Salegi Agirre (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!