Oilasko jokoa eta dantza-soka Adunan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-006-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Oilasko jokoa nola egiten zuten azaltzen du. Jokoa egiten zuten bitartean soinua jotzen zuten. Gero, dantza-soka. Aurretik joaten zirenak ikasitakoak izaten ziren eta atzekoek, berriz, ahal zutena egiten zuten. Neskek ere dantza egiten zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 31a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: ADU-006/028
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Ta nola iten zenuen? oillasko jokua zer zan?
- Osea, oillaskuba, uain iten dan bezela, kaja batian lur azpin sartzen da, entenitzen dezu /entenitzezu/? Ta izaten du /izateu/ zulo ttiki bat lepua sujetatzeko. Aurrena izateu tapa bat hola atzea irikitzeko. Ta geo aurrea sartze zaio, ta horreatik, buruba ez behera pasatzeko, zulo ttiki bat izaten du ta buruba gora dala eoten da /eotea/. Ta hua dantza iñez etorri ta ezpatakin lepua moztutzen zaio.
- Ze dantza izaten zan?
- E?
- Ze dantza iñaz?
- Osea, soiñubakin zea, saltuan hola, saltuak, dantza iñez, zeatzen zitzaion. Ta gero harena etorri ta buelta bat ematen zitzaion, ta beai aurrea beira jarri, ta ezpatakin ta kolpek tira ta moztutzen zitzaion.
- Begik itxi gabe?
- Bai, baiño begiya... begitan saria jartzen zan ikusten ez zana, e.
- A bai?
- Bai.
- Ta asmatzen zenuen hala’re, e?
- Bai, bai. Saria izaten zan, baiño ikusten zan, entenitzen dezu? Ta trapuba jartzen zitzaion, osea, moztu bihar zunai, baiño ikusten zan. Ta batzuk kolpe batian, beste batzuk bi, beste batzuk hiru igual, ez bazun ondo apuntatzen, ta… Ta hola izaten zan.
- Ta gero dantza-soka?
- Gero dantza-soka.
- Hoi nola... nola izaten zan lehen?
- Osea, aurreko bik-eta iten zuen luzia eta bestiak, berriz, ba, salto batzuk eta. Ikasi gabiak izaten zian bestiak, ta bi burutakuak ikasik izaten zian, propiyo ikastea juten zianak. Ta gaiñentzekuak ahal zuna in ta. Ta gero, zea, neskakin izaten zan, neskak’e bildu bakoitzai bana, ta bi pieza dantza in, ta bukatzen zan. Ta geo atsaldian’e dantza-soka iten zan berriz.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!