Sagarrondoen uzta aldaketak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sagarrondoak, normalean, urte batean asko ematen badu hurrengoan gutxi ematen du. Horren inguruko azalpenak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: ADU-003/017
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Sagardogintza
Transkripzioa
- Ta sagarrana bastante irregularra izaten zan, ez? Urte baten asko ematen zun ta besten gutxi ta...
- Jenealian bai, hoi uaiñ’e hala izaten da.
- Nola izaten da?
- Uain’e urte batian asko, ta hurrunguan gutxi.
- Beti hola?
- Jeneral bai.
- Gero [azaltzen dia] gauza rarok?
- Raruak... hoi’re pixkat igualtsugo jarriko litzake, sagardua... sagar asko dan garaiyian, zuk sulfatuakin-eo... Frantzi aldian-ta pipitta galduazi itten diye. Ta pilla asko dan garaiyian pipitta galduaziko balitzaiyoke erdiya o hola, harek hurrungo urtian emateko probablidade gehiyo du. Zuk urte batian gehiyegi kargatzen badezu, ta arbola zupatzen badezu..., arbola ta persona ta naturaleza ta sagarra ta danak igual-igualak die. Ta [animalik], danak igualak die. Zuk... igual-igual da, person batek ez balin badauka barrun hezetasuna, zupatu balinbaiyo aurrekuan familiyak o “lo que sea” gero hazia geatzen zailla izaten da. Hor biyak behar due heziak, sagarrak adarrak’e, ta ment... txertatzen hasten bazeate, mentuba sekua jartzen badiyozu, hezia alperrik sartuko diyozu. Nahikua esplikatu dizut, ezta?
- Bai, bai, bai.
- Ta personetan’e bat sekua balin badao, bestian hezetasuna bat´e ez du baliyo. Nik ez dakat zuri eakutsi beharrik.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!