Sagardotegira bakoitzak bere janaria eramaten zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ramonen familiako sagardotegira egunero jendea joaten zen, goiz eta arratsaldez. Bertan izeba batek sagardoa zerbitzatzen zuen. Normalean bakoitzak bere janaria ekartzen zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:00:56
- Erref: ADU-003/007
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Jokoak , Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Ta zuenian jendia ze etortzen zan, gehiyena asteburutan o hola... ?
- Eunero esaten zuen. Eunero nere izeba bat, holaxe upelan onduan jarri ta kanillatik, ta basoka bihar zuenian basoka, ta boteillatan bihar zuenian boteillatan, ta holaxe saltzen zula.
- Goiz ta atsalde aitzen zan, e?
- Bai.
- Ta sukaldia, berriz, zabalik eguerdin ta illuntzen?
- Sukaldia jenealian ordun beak jana ekarrita izaten zuen.
- A bai, e?
- Bai, jeneralian, ordun bai, beak kaxuela o etxea jun ta hartu ta gabian han janda ta, hola, jenealian.
- Berotzeko eskatu ta listo.
- Bai. Jeneralian. Uain, bestelakuak izango zian, baiño ez, jeneralian beak jana ekarrita.
- Zuen sagardotegin behintzat ez zan ematen afaltzen.
- Ez, ez, ez, ez [diñe] aittu izandu.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!