Ontziratu gabeko sagardoaren salmenta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen ez zen sagardotegi denboraldirik izaten. Sagardoa bukatzen zenean itxi egiten ziren. Batzuek urte osoan irekita izaten zuten sagardotegia. Gutxi botilaratzen zen, gehiena ontziratu gabe saltzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: ADU-003/004
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Ta, bestela, sagardotegiya noiz irikitzen zan?
- Ordun sagardoteiya uain bezela tenporada [ez zan]. Beno, parte sardoteiya irikitzen zan udaberri aldian. Hua urteberritan o hola irikitzen zan. Ta gero udarako asko saldu ta in itten zittuen, ta gero saldutzen dezunian itxi ta... Gero beste batzuk, berriz, sagardua asko itten zuenak urte guzin, konparaziyoa, eukitzen zuen, botillatikan jendiak eamaten zula. Ordun enboteillatu, uain dala larogei urte ta hoitan, berrogeita hamahiru ta hoitan, enboteillatu gutxi itten zan. “Al granel” esaten dan bezela eamaten zittuen.
- Ta gero hasi zan enboteillatzen?
- Geroa. Enboteillatze asuntu hoi, hola... lehen’e enbotillatu itten zan, baiño hola asko enbotillatzea hasi da uain dala berrogeta hamar bat urte eo hola hasi zan, hirurogeitikan beherako hontan. Baiño lehen’e enboteillatzen zan, e! Baiño uain gehiyo.
- Leheno gehiyo granelea, o beaiek ekarritako botillakin.
- Bai, bai, leheno.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!