Aduna (Gipuzkoa)

Upelategiak

Upelategiak <p>Leku askotan upelategiak zeuden. Andoainen 13 inguru kontatzen zituen bere aitak. Baserritarrek etxean egindako sagardoa hara eraman eta han saltzen zuten, bakoitzak berea. Jendeak botiletan hartzen zuen sagardoa, etxerako. Baina sagardotegian bertan ere edaten zen; batzuk afaltzera joanda eta beste kuadrilla batzuek "poteo" antzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Leku askotan upelategiak zeuden. Andoainen 13 inguru kontatzen zituen bere aitak. Baserritarrek etxean egindako sagardoa hara eraman eta han saltzen zuten, bakoitzak berea. Jendeak botiletan hartzen zuen sagardoa, etxerako. Baina sagardotegian bertan ere edaten zen; batzuk afaltzera joanda eta beste kuadrilla batzuek "poteo" antzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gehien-gehiena hola saltzen zan? Sagardotegin bertan eanda baiño gehio izaten zan saltzen zana?
- Bai, baiño sagardotegitan’e asko ibiltzen zan. Ordun Donosti aldian’e, upelategik esaten zitzaiyon. Upelak zauden tokiyak du izena upelateiya; bodega ta hola ez da izaten, hoi danan izena da upelateiya. Zan, leheno.
- Donostin bat zeon?
- E?
- Ta Donostin...?
- Asko.
- Asko?
- Ta Andoaiñen bertan’e aitak, nere aitak, gero esaten zittun, haik sagardoteiya eukitzen zuenian, Andoaiñen bertan’e kalian harek hamahiru-ta kontatzen zittun, batzuk gehixeo bestiak gutxixeo, hola.
- Hamahiru Andoaiñen bertan?
- Bai, kalian.
- Ze izaten zan, jendiak eukitzen zittun bertan bere upelak?
- Bai, jendiak, uain [sagardotegia] balitzake bezela, sagardozaliak in ta harea eaman ta han saldu. Nola jendiak etxetaa ematen baitzun, jendiak etxetaa emateako, ja!, botillakin ezin etorriko zian ba hemen baserria ta. Kalian uain tabernak balia bezelatsu izango zan.
- Ta ze izaten zan sagardotegi diferentetako sagardua bertan upelatan ta...?
- Uaingo estilua, bakoitzak bere sagardua itten zunak.
- Baiño upelategiya batena izaten zan? Ez zan izaten pertsona bat sagardotegitatik sagardua erosi ta bertan saltzen zuna gero.
- Ez, ez, ez, danak, danak... ordun danak basarritarrak gaiñea zittuen hoik, upelatei hoik. Beren etxetan sagarduak in, harea eman... Sagardu muztuan, e, muztuan. Muztua, badakizu, in berri horri esaten zaiyo muztua, gozo-gozua eoten dan horri.
- Galdetuko dizut nola itten dan.
- Bai. Ta hua hartu ta hua han upela bete ta gero han saltzen zittuen, batzuk txotxian, txiriñ o hor, ta beste batzuk lehen esan dizuten bezela, botillan. Ta beste bakarren batzuk enbotillatu ingo zittuen, baiño jenealian bestela.
- Ta hoi saltzen zana. Ta bertan eaten zan hua nola izaten zan normalen, afari baten bueltan o hola, afaltzen izango zan?
- Afaltzen’e bai, ta bestela uain baxoerdi eaten aitzen dian bezela jun ta ean ta. Danak, sagardotei guztik, pasatzen zien kuadillak’e bai. Uain nola ibiltzen dia xiriñ, o zean, baxoerdik eaten? ordun sagardoteitan hola ibiltzen omen zian.
- A, beira. Ta ze izaten zan mutil gazte kuadrilla normalian?
- Danetati izango zan. [Iñularretan-ta] danetati izango zan. Ta sagardo ona, upel ona, nun irikitzen zan o nun tokatzen zan, zein sagardoteitan, usaiya hartzen bazuen, danak harea jun, hua hustu arteko onik ez omen zan izaten. Ona nun zeon. Batebatek aitzen bazuen “upela ona uain hasi die han”.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia