Donostia (Gipuzkoa)

Sagar motak eta sagardoa

Sagar motak eta sagardoa <p>Sagarra, etxean bazuten nahikoa. Orain kanpotik ekartzen dute. Sagar motak: txalaka, Goikoetxe, Bixkaia, txori-sagarra... Orain askoz berdinagoa egiten da sagardoa. Baldearekin betetzen zuten upela, lan ederra!</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-029-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagarra, etxean bazuten nahikoa. Orain kanpotik ekartzen dute. Sagar motak: txalaka, Goikoetxe, Bixkaia, txori-sagarra... Orain askoz berdinagoa egiten da sagardoa. Baldearekin betetzen zuten upela, lan ederra!

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hori prozesua, sagarrak, nundik ekartzen zian?
-Sagarrak, ordun? Sagarrak hemen nahikua izaten zan. Bai zeatikan ez zan oan bezela iten ta, oain sikiera oain juten zea ta, eozein saardoteitan ta, zenbat dazka ta harrek hogei upela dauzka ta bestiak berrogei baazka ta, betetzeko kanpotik ekartzen dute. Baiño hemen ordun, gue estiloako nahikua zeatzen zan, hiru-lau bat basarritan, nahiko saarra izaten zan. Ta etxian’e, etxian’e bastante saarra izaten zan.
-Eta ze sagar klase? Ze sagar klase?
-Sagarra? Bueno, ordun zan 'txalaka' asko, 'urdaniturriya', eta bestea, 'goiko etxe' sagarra, ta 'bixkaiya'’re bai, eta beste, 'txorixaharra', 'errege saar' hori ez, 'errege saar' hori geoztikan hasi zan, zeatzen, 'reineta' hori, 'errege saar' hori bai. Geo hasi zan. Bai. Bastante bariatua, bai.
-Ta batzuk mikatzak, eta bestiak gozuak? Batzuk mikatzagoak izango dia, sagar batzuk?
-Ah mikatzaguak eta bestiak, bai, bai.
-Komeni nahastia, bi klase? Ondo irteteko?
-Klaro, klaro. Ordun, ordun pasatzen zan, zuk iten zenun, toki batetik ekartzen zenun ta igual, hua jota sartzen zenun ta, gozuaua ateatzen zitzaizun ta hurrungo tandakua igual gaziyoua, txalakana. Oain iten da igual, igualoua. Jendiak esaten du: “oan sagardua igualoua iten da”. Klaro oain daude makinaiyak, tolarian oain sagarra gozua, mikatzana, ta denak in, eta gero bonbakin, partitzen dezu upeleta. Ta ya mezklatua dijua hua, baiño leheno iten badezu zea, txalaka saarra, hua hartu ta baldia, baldiakin betetzen genun, baldiakin upela betetzen. Oh, lana, bueno! Lana in deu… Oain ez da, saardua itia ez da lana, lana ez da.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia