Zumarraga (Gipuzkoa)

Pipiaren kontra gasoila da ona

Pipiaren kontra gasoila da ona <p>Garai txarrean botatako zurari sortzen zaio pipia. Badaude pipia galtzeko botikak. Gasoila ona da. Hotzak ez du galtzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-035-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai txarrean botatako zurari sortzen zaio pipia. Badaude pipia galtzeko botikak. Gasoila ona da. Hotzak ez du galtzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen´e pipie aittau deu ta esan dezu pipie aurretik botatzek…
- Pipiye, garai txarren botata daolako da hori.
- Ta pipie nola sendatzen da?
- Ostroa erteten izardittan daonen botatzen bada egurra ,ba, han pipia sartzen da. Pipia sartzen da.
- Ta zekin sendatzen zenduen pipia zeukenen egurre?
- E?
- Zekin, nola sendatu edo nola…?
- Pipie daukana?
- Bai. Ze ibiltzen zenduen?
- Pipie zeukenai ze ingo ziozun, ba? Pipie hiltzeko zea batzuk bota. Baiño hua pipiik zulau eitten do.
- Baiña botika? ze izaten zan?
- Ez dakit nola don izena. Pipie, baiño pipie galtzeko botikak badia. Bota.
- Baiño gasolina edo holakoik ez zan?
- Gasoila ona, gasoila ona pipie galtzeko. Pipie egurre zulatzen ai danen gasoilakin busti ta trapu batekin eo ondo igurtzi. Ta gasoila, oso ona.
- Ta hotzetan eukitzea? Hotzetan eukitzea´re bai?
- Hotzetan? Ez, ez, ez. Hotzagatio ez da hiltzen pipiik. Ez, ez, ez.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia