Berastegi (Gipuzkoa)

Karea etxegintzan

Karea etxegintzan Hasiera batean, karea lurra lantzeko erabiltzen zen. Geroago, buztinarekin nahastu eta etxeen egiturak egiteko erabiltzen hasi zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hasiera batean, karea lurra lantzeko erabiltzen zen. Geroago, buztinarekin nahastu eta etxeen egiturak egiteko erabiltzen hasi zen.

Transkripzioa

- Fundamentala izandu zan, geo zertan erabili zan? Baita’re aurrena lurra prestatzen ibiliko zian ta gero asmatu zuen, ba, buztiñai nahastu karea, morteroa deitzen zaiona, morteroa in, ta etxeei estrukturak, paretak eta gauzak, itteko. Osea hemengo baserri denak daude lengoak harrie ta morteroa lurre ta kareakin indakoak, denak. Eta horrek, ba, karea ta buztiña ondo nahastu ta gogortu’re itten da pixkat, eta harrik bere hartan lehorren jarri gabe, ba harria’re hobeto asentatzen dezu ta paretak, hola, hemengo estruktura denak, den-denak, bat utzi gabe, etxek denak hola iñek daude. Bordak, adibidez, borda batzuk badaude, batez ere zenbat harri klase harri asentu onekoak, hor hauzkalden badaude. Eta hor badaude harrik denak lehorren jarritakok. Bordak eiñak bate lurrik gabe, harri hutsez tolestatuz ezta? Bate lurrik gabe. Baiño etxek denak lurrekin iñek daude.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia