Anegak, iminak, lakariak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-035-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
60 bat kiloko irin-zakua zaku ona zen. Anegak, anega-erdia, iminak, lakaria... eduki neurriei buruzko azalpenak.
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko irailaren 06a
- Iraupena: 0:01:18
- Erref: ZMG-035/020
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Errota , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Ta zaku iriñak zenbat eukitzen zun?
- Zakuk? Zenbait , ba, behin hirurogeta bost bat kiloa ezkeo, ba, zaku irin ona. Larogeia ezkeo, oso ona. Zaku haundiya ia. Ta beti gure astok´e larogeta hamar kilo eo eamango zittun. Gehio igual. Hori anegaka izaten zan ta. Anea gariye izaten da bost imii. Bost imiiko gari.
- Imeia da?
- Lakaia baiño haundigoa. Bai, bai. Imiiye, ba… hogeta bost kilo eo hola, bi imii ya izaten zien. Hogeta bost kilo, anega erdiya. Ta bestea txikixogoa, hamabi kilo ta erdi eo hola. Jeneralen txikiya. Kutxan bete ta zakue botatzeko. Ta halako hamabi kilo ta erdi bost, ba… berrogeta bost kilo eo hola da anea. Gariya. Ta bost bat imeia bota behar zakura. Ta sei… oseake, zortzi bat bota ezkeo, zakukada earra.
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!