Soldadutzan kapitainaren laguntzaile
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-029-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 19a
- Iraupena: 0:01:51
- Erref: ZMG-029/013
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
- Ba, geo bakizu ze... Problemia esatea nijoan, baiña arazoa esaten da oin. Ni soldadu jun nintzan, eta tokau nintzan "cañones contra carlos arkalea". Ta kapitanak esan zian, ez dakit "cara de tonto" o umilla ze hartu zian, eta aber bere asistente izete nahi al nun. Ta bestela guardiak in ber izeten nitun fusillakin, ta fusillak zaitu, ta guardiak itten, ta aspertuta genden; ta asistente baietz, gustora. eta "Bueno, pues tienes que ir a San Sebastián a mi casa, y tienes que presentarte a donde la mujer". Jun nintzan ta ni larri erderaz. Ta naparra zan gaiñea, nungua zan hua? "De..."
- Lezaungoa.
- Lezaungoa kapitana bai, baiño andria zan de Biurrun, ez dakit nungua zan. Ta andria larrittu in zan, zegatik ni larri-larri erderaz, eta "¿Ya nos entenderemos?", ta nik asistente baietz, baietz esan nion. Baiño erderaz ez giñakigula jun giñan gu soldadu e? Hogeita bat urtekin. Ta asistente hartu nindun ta "como dios" arreglau nintzan geo handik aurrea andriakin ta beakin. Naparrak zian, baiño gaizki erderaz, gaizki. bai, ta nere modun gehiyo're gehiyo ezautzen dittut nik e? Oin, araoztarrak eta nerekin fabrikan ibili zianak e, Mutilloko Martin, Araozko Zumalde ta... Horik'e...
- Zure edadekok eta ordukok asko.
- Soldadu jun ta larri e? Ta erderia, ta bildurrez, larri. Ba ni asistente hartu ta beakin bukau nun; eta oso gustora gaiñea, oso ondo. Baiño lenengo hoixe esaten zien, "¿Ya nos entenderemos?", eta nik baietz, bestela guardiak in behar nittun, ba, kuartelen, ta guardik ez itteagatik. Ta geo, jantzi paisano ta "como dios" Donostin ibilli nintzan.
- Beittu. Asmau zendun.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!