Zumarraga (Gipuzkoa)

Patrizio Etxeberriareneko zereginak

Patrizio Etxeberriareneko zereginak Patrizio Etxeberriaren lantegian aritu zenean, zer zeregin izaten zituen azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-029-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Patrizio Etxeberriaren lantegian aritu zenean, zer zeregin izaten zituen azaltzen du.

Transkripzioa

- Zuk zeorrek Patrizionen ze itten zendun. Zure lana zein izaten zan Patrizionen?
- Bueno, lenengo aldiz, ba arotzerin, zergatik reparazio asko. Patriziok etxek'e pilla bat berek zeuzkan. Eta gero taillerren ba bagenden hogetaka gu, ta ate ta leiho ta milla gauza. Ta geo reparaziotan... Azkenen eskolak elizak, danak bereak zitun Patriziok, beste bostehun etxe o bazazkan, langillei ipiñitta. Ta haren reparaziok eta danak guk egiten giñuzen. Reparaziotan.
"O sea que" zu jeneralen taillerretik kanpoa ibiltzen ziñen.
- Bai, gehiyena bai. Oain zeozer in behar zanen, aten batzuk o leihok o zeoze in behar zanen, taillerran makinak eta han egoten zian, ta han in behar zian, baiño...
- Ez zenduen, ba, makinaria haundirik eukiko, ez? Garai hartan...
- Ez, bueno makinariya bazeon. Ez oain bezin modernok e? Oain bezin modernok ez. Baiño makinariya bai. Ta Patriziok makina, makina mordua zaukan.
- Jeneralen kanpoako saltzen zun. Ala hemen inguruan ere bai?
- Bueno, saldu, herramienttia saltzen duna. Baiño mantenimentun eoten zian ordun elektrixistak, arotzak, fontanerok eta kristo guztik, danak etxeko mantenimentutako. Eta gu're bai, preparaziotako egoten giñan. baiño bestela saldu, herramienttiak saldu asko. Bueno dana handik bizi zan ta.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia