Zumarraga (Gipuzkoa)

Lehengo bideak eta otsoengandik babesteko moduak

Lehengo bideak eta otsoengandik babesteko moduak Oragoikoa baserria zen beraiena, eta handik gertu pasatzen zen Azpeitirako bidea. Pertsona bakarra joanez gero bidean, otsoek eraso egiten ziotenez, basoak erre egiten zituzten. Baserri inguruko mendiak eta bideak aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-025-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Oragoikoa baserria zen beraiena, eta handik gertu pasatzen zen Azpeitirako bidea. Pertsona bakarra joanez gero bidean, otsoek eraso egiten ziotenez, basoak erre egiten zituzten. Baserri inguruko mendiak eta bideak aipatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaiñantzen, hemendik, Oratik, mendi-biden, Azkoiti aldea ta toki hoieta're pasua...
- Hemendik Azpeittira, hor kamiñua in baiña lehenago, hemendi Azpeittira, hemendi. Hemendi gora. Hemendi gora.
- Baiña hor goran ze mendi o ze...?
- Pagotxeta.
- Pagotxeta.
- Pagotxeta, handikan. Lehenago, hor kamiñua in baiño lehenago, hamendi. Ta esaten due, ba, lehenago mendik zikinduta, zeak, otsok atakatzen zuela persona bakarra edo, su eman ta erre itten zituela, garbittu itten zuela, su emanda, mendiya. Hala esaten due. Eta hemen hortik bidia. Ta Naparraotik, berriz, hor goiyan, mandabidia. Naparrotik ardua mandotan Azpeittira ta eramaten emen zuen.
- Pagotxeta. Ze mendi gehiyo hemen bueltan?
- Hor Izazpi ta Samiño ta, hori, bi altuen horik.
- Ta hoitatik noa dago pasoa? Bertaiño, ala...?
- Noa bertaiño?
- Ba Pagotxetatitk Azpeitira...
- Azpeittira.
- ... juten zan bezela, Izazpitik eta... Nola?
- Izazpitik ez dao pasadizoik. Bueno, pasadizua, bai, jun ezkeo, baiño. Kamiñoti Azkoittira, Oletati ta Azkoittira ta. Leno hor kamiñuik ez zan garaiyan, hala esaten due, mendiya erre itten emen zuen; bestela, atakau itten emen zuen gauen zeak, pertsona bakarra ta.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia