Gerra garaian Askizura gauez, artoa ehotzera
Hizlaria(k):
Osa Arrizabalaga, Angel
;
Osa Arrizabalaga, Xanti
Gerra garaian garia eta artoa entregatu egin behar izaten ziren eta errotak itxita egon ziren. Ganadu-errotak bakarrik zeuden irekita, baina haiek larria uzten zuten irina. Angel behin Askizuko Iturri baserrira joan zen osaba-izebengana, haiek bazutelako eskuzko errota bat, Zarauzko Aranzabalek egina. Bost kilo babarekin ordaindu omen zuten errota hura. Beldur handia pasa zuen bidean Angelek, gauez eta bakarrik. Arto-irin hura egosi eta morokila egiten zuten, errota hark ez zuelako irina ondo egiten. Taloak asko jaten zituzten, neguan batez ere.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Maddi Gallastegi - Ainitze Oruesagasti
- Data: 2012(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: ZUM-101/028
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artoa , Baserria » Baserriko lanak » Errota , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!