Zumaia (Gipuzkoa)

Antxoa prestatzeko prozesua: "salmueran" garbitu, burua kendu…

Antxoa prestatzeko prozesua: "salmueran" garbitu, burua kendu… <p>Lehenago antxoa asko harrapatzen zen. Getarian antxoa asko hartzen zenean, han behar adina saldu ostean Zumaiara ekartzen zuten fabrikara barkuan edo kamioian. Antxoa jasotako egunean bertan preparatzen zen. Lehenbizi, tinetan jartzen zen gatzetan. Burua kendu eta tamainaren arabera sailkatzen ziren gero latetan sartzeko. Antxoa "salmueran" nola garbitzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-058-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehenago antxoa asko harrapatzen zen. Getarian antxoa asko hartzen zenean, han behar adina saldu ostean Zumaiara ekartzen zuten fabrikara barkuan edo kamioian. Antxoa jasotako egunean bertan preparatzen zen. Lehenbizi, tinetan jartzen zen gatzetan. Burua kendu eta tamainaren arabera sailkatzen ziren gero latetan sartzeko. Antxoa "salmueran" nola garbitzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Arrantzan ta´re orduan moimentu pixkat´e izango zan. Eta barkuetan […] o ta…
- Bai. Zeatikan horrela, urte haidxetan gaiñea’re antxoba asko harrapatzen zan. Eta iten zuen benta, getaiarrak eta bertan benta, Getaidxan. Eta transportia eta nola ez zeon hanbeste, ba, orduan zeak iten zuen, baforak, berta, […] etortzen zian. Ta geo hamen hartu, hamengo zeak, kamionak, ta eramaten zuen fabrika.
- Hamen deskargatzen zan?
- Hamen, bai. Han Getaidxan zai eon beharrian. Beti ez! Hori nuixian behin, asko zanian eo, han konpradorak erosten zuan, eta marea ona ta itsasua´re ona, ta orduan etortzen zan honea bat o bi barko eo, ta bestela kamionez ekartzen zuen.
- Eta zuen lana zein zan?
- Guria, ba, antxobetan burua kendu, estreñengua. Ta geo ya aprobatzen zanian, edatetuok o, gaztiauak eta burua kendu, ta guk zean ipiñi, gatzetan, latan, salazoian, enpaketatu, banan-banan, dana.
- Baiña hori gero izango da, ez?
- Ez, ez, ez, ez, ez. Egunian bertan.
- Egunian bertan?
- Burua kendu ta segituan. Gozuo da gaiñea´re.
- A, bai?
- Bai.
- Orduan ekartzen zan, osorik etortzen zan…
- Bai, bai, bai… etortzen zan…
- Mahai gaiñea botata o kajetan?
- Ez, fiñak, fiñak zian. Etortzen zan kajetan, otarretan, eta tiñak. Tiña haundidxak, mahai hau baiño estuo, baiño horrela, haundidxak eta zean, gatza. Mahaian bota gatza dana, hustu kaja, berriz bota gatza, dana nahastu ondo gatzakin, beste kajaka bota berriz ere gatzakin dana ondo nahastu, bete arten tiña. Ta ya behalaxe nahasten zan. Askotan baita mahai gaiñea bota, gatza bota, ta seituan hasi buru kentzen´e bai. Segun jendia zai bazeon o horrela bai.
- Eta hasierako lana orduan zan?
- Burua kendu estreiña.
- Burua kendu.
- Bai.
- Eta utzi, laga.
- Ez, ez, ez. Burua kendu.
- Burua kendu ta laga.
- Ta iten zan zeatu, apartatu. Hiru klase o: txikidxa, haundidxo ta haundidxauak. Tercera, segunda ta quinta. Cuarta´re bai. Quinta gitxidxena iten zana, txikidxena. Geo iten zian latak ere, ez zan dana igualakin betetzen. Haundidxak bere marka eramaten zuen gaiñian. Batzuek… Cuartak eramaten zitun hiru, hiru antxoba gaiñian. Eta zeak, tercerak eramaten zitun bi. Ta haundi-haundidxa zanak, batez. Ondo sartzen zan bea hura, ta ez zan ipintzen. Ta geo garbitzen zianian´e latak… beno, zearako´re ez, ya kontatzen zian, bagoiak iten zian, ta haidxek iteako´re kontatzen zian. Baiño antxoba iten zan segitu-segituan: etorri, garbitu ta segituan. Salmuran garbitu… Salmura iten zuen beain graduakin. Itxian iten zan patatakin o arrautzakin. Ura ta gatza jarri, ta patata bota, ta flotea ertetzen zunian, bale, ta arrautza´re bai, flotea ertetzen zunian, han garbitu antxobak eta klaro. Baiño itxian izaten zan, ba, gitxi, kilo batzuk, o despeskatik ekarritakua o horrela. Baiño fabrikan ya iten zan salmuera, bere neurridxan iten zan, bai, bai. Neurtu iten zan. Ta guk ikusten giñun nola ibiltzen zan. Zea bat, horrela, tubo bat eoten zan ta barruan termometro bat bezela eo.
- Bai.
- Ta han zeatzen zuen, eta "Eugenio, ¿A ver?", ta beitzen zidxoen ta… "Ondo! Iturridxa itxi uan.". Aska bat eoten zan ta han gatza botatzen zuen lori-loridxa, […] eo deitzen zitzakon, lori-lori-loridxa izaten zan, koskorra holaxen, koskor haundidxa. Eta eukitzen zun iturridxa tubo luze batekin ta han dana zean botatzen zun, aska hartan bota gatza bete arten ta segi. Eta geo ya juten zan beste aska batea, salmuera. Han neurtzen zan, ya salmuera ondo zeonian, […], berriz bete ta preparatu aska gatzakin ta ya ekarri baldietan o mangera, zean mangerakin, lehengo baldiakin.
- Salmuera eramaten zan?
- Salmuera eramaten zan tiñeta, beste tiña batzueta, antxoba botatzen zan, ba, haundidxa batea, medianua bestea, txikidxa bestea. Ta geo eoten zan han andre bat o bi o, ateatzen genun askaa, ta beste kuadrilla mahaidxetan horrela, latien, banan-banan ipintzen zan. Sardin-zaharra nola etortzen dia kajan? Ba, horrela ez, zuzenian latetan. Horrela iten zan barrillak zienian, horrela danak koruan, batzuetan. Beste batzuetan hola rayan´e bai. Hola iten zan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia