Zumaia (Gipuzkoa)

Prozesioetarako botatako ihiekin jolasean

Prozesioetarako botatako ihiekin jolasean <p>Corpus Christi Egunean ihiak botatzen ziren kaleetan. Mari kalekoek San Telmo kalekoekin borroka egin behar izaten zuten prozesioa pasatakoan zeinek lehenago ihiak bereganatu. Ihiekin pilak egin eta ezkutaketan edo saltoka jolasten ziren. Ihiak Beduako islatik ekartzen ziren gabarran eta kale bakoitzean banatu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-057-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Corpus Christi Egunean ihiak botatzen ziren kaleetan. Mari kalekoek San Telmo kalekoekin borroka egin behar izaten zuten prozesioa pasatakoan zeinek lehenago ihiak bereganatu. Ihiekin pilak egin eta ezkutaketan edo saltoka jolasten ziren. Ihiak Beduako islatik ekartzen ziren gabarran eta kale bakoitzean banatu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Calle San Telmokuakin borrokan.
- Bai, zeba?
- Ihidxak-eta harrapatzen giñuzen ta. Corpus Christi Egunian ihidxak botatzen zian ta prozesidxua pasatzen zanian, danok ihidxak geo saltoka ibiltzeko ihidxen gaiñian. Ta geo Calle San Telmokuak mutill asko ta, haidxek guri harrapatu in nahi, baiña gu´re eskobakin ta zai danok burrukan iteko.
- Ihixak harrapatzeko?
- Ihidxak harrapatzeko.
- Ta non biltzen ziñuen? Nun izaten ziñaten biltzen?
- Dana. Eleizatikan erten ta calle danak botatzen zian zeak, ihidxak. Eta uaintxe prozesidxua pasatzen zan, danok jasotzea eskobakin-ta ta, geo saltoka ibiltzeko, ta duendeka barruan. Ta geo, hurrengo egunian eskolan "castigada" han ibili giñalako bueltaka.
- Eta zer iten zian, pillak?
- Pillak, pillak. Eta geo exkutatu danok pillen barruan, fantasmaka eo zeatzen giñan, ta saltoka´re bai. Eta Calle San Telmokuak gutxidxo harrapatzen baldin bazuen, guri harrapatzen zezkuen, ta danok borrokan.
- Eta hori izaten zan Corpus Christin esan dezu?
- Corpus Christi Egunian izaten zan, bai.
- Ta ze izaten zan, proseziyua?
- Prosezidxua jaunakin. Eta kale danak zea, berdia. Ta zeak ekarzen zituen, [Paxanonekuak] ez, Xantinekuak gabarra zeken ta isla juten zian, Beduko isla. Handikan ekartzen ziguen.
- Hori esan behar nizun. Handikan ekartzen al zuen?
- Handikan ekarri ta geo partitu ta paatu iten zien gaiñea. Kale bakoitzak botatzen zuen.
- Isla beti izenen bat, o Beduako isla o beste izenen bat…
- Beduko isla.
- Bai.
- Hara juten zian gabarrakin. Ihidxak. Eta handikan ekartzen zituen.
- Esan dezu pertsona bat izaten zala, Xantineko hori.
- Xantinekua, bai. Ez dakit… nola izena zun? Pilar, ama Pilar, baiña aitta? Ez dakit. Ez naiz akordatzen aittak nola izena zun.
- Eta gero repartidu?
- Geo, saldu. Bai, zea, konparazidxo batea, aurreneko kalekuak… Zuen izeko-ta ez al zian bizi hor? Bai. Nik usten det zuen izeko ta ziala. Eta geo Txortenenekuak´e bai aurrian. Ta geo Calle Marin gora, Calle Nagusikuak ere bai, plazan. Calle Erriberan… danak! Guk ez. Calle Marinekuak eta San Telmokuak harrapatu. Guk ez gendun parteikan. Ez zan juten hara prosezidxua ta.
- Eta ze iten zan? Prosezidxua pasa aurretikan bota?
- Bai, bai.
- Lurrea bota.
- Bai. Lurra dana estalita prozesidxua pasatzeko. Ta geo danok jaso eta lixto, geo hurrengo egunian earra lana izaten zuen basureruak haidxek danak jasotzen!
- Eta prozesiyua ze izaten zan, goizian o…?
- Goizian, meza nausitik ondoren altaria jartzen zan, oain´e bai, Txortengo zea horretan bat. Orduan aurrenengua […] Zaharreneko atian. Ta hua gure izeko ta, haidxek Hijas de María zian ta haidxek adornatzen zuen. Ta bestia goiko plazan, ba, monjetatikan-ta ateata, Erramun-ta nola ibiltzen dia? Ba, han. Ta geo, behian, beheko… Ez! Goidxan ez zan plazan jartzen orduan, orduan […] Zaharreneko atian ta bestia zean, beheko Hotel Zumaiako aurrian. Ta geo bestia Txortenenekuan, zea horretan. Hiru altare jartzen zian. Ta jauna han zeatzen zuen.
- Ta hori zer zan, gerra baiño lehenuo?
- Ta geo. Gerra… Oaiñ arten.
- Baiño leheno´re bai.
- Bai. Bai. Beno, ni jaidxo naixenetikan beti, bai. Prozesidxoa jun, erantzi, eta salteka danok ihidxak harrapatzea. Orduan ez zeon honelako jokuikan ta, haidxetxek jolasteko.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia