Zumaia (Gipuzkoa)

Zumaiako familia asko Santoñara ihesi

Zumaiako familia asko Santoñara ihesi <p>Zumaiar asko joan zen boluntario batailoietara. Donostiara joaten ziren asko. Honen inguruko kontuak. Unerik gogorrena herria ebakuatu behar izan zutenekoa izan omen zen berarentzat, gurasoak Zumaian geratu zirelako. Itsasontzia prestatu eta herriko jende askok alde egin zuen. Ontzigintzari esker, Santo&ntilde;arekin harremana zuten eta familia asko Santo&ntilde;ara joan ziren. Santo&ntilde;an ihes egindako aberats baten etxean egon ziren zumaiarrak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-054-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zumaiar asko joan zen boluntario batailoietara. Donostiara joaten ziren asko. Honen inguruko kontuak. Unerik gogorrena herria ebakuatu behar izan zutenekoa izan omen zen berarentzat, gurasoak Zumaian geratu zirelako. Itsasontzia prestatu eta herriko jende askok alde egin zuen. Ontzigintzari esker, Santoñarekin harremana zuten eta familia asko Santoñara joan ziren. Santoñan ihes egindako aberats baten etxean egon ziren zumaiarrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Zumaixan-eta, jendia batailloietan-eta organizatu zan edo?
- Mordua jun zan boluntadxo.
- Baiña Zumaidxan bertan bazeon batailloirik?
- Zumaidxan osaba bat hil zan, Fermin, hamen, zean, frentian, Bizkargin. Ta anaidxa, […], heritu in zuen. Boluntaidxuak asko jun zian UGTtikan, gaztiak.
- Eibarrea?
- Eibarrea, Batallón UHP, Batallón… nola da? Hermanos Proletarios. Bai Eibarra… Donostira gehidxenak. Donostitikan, bai. Donostiko zea, sublebazidxua izan zanian jende asko jun zan hamendikan han zeatzeko. Tartian osaba karabiñerua, Cabrera jun zan. Fusillikan manejatzen haretxek bakarrik jakingo zun, beste iñork ez zun jakingo!
- Eta herridxan eta, jenderik geratu zan hamen, herrixan bertan?
- Bai, bai.
- (Alaba) Andriak.
- Geo, hori geo ya, gerra sortu zanian, ba, hasi zian zeak etortzen, refujiauak, Irundikan eta Hondarrabitik eta. Horkuak lehenbizi hasi zian etortzen. Eta Amaian sartu genduzen, Hotel Amaian orduan. Garai hartan ez zeon zeikan, zeakin, gerrakin-ta. Hor sartzen genduzen. Ta geo Donostidxa´re galdu zan, denpora gutxidxan sartu zian frentia puskatu zuenian.
- Noiz sartu zian gutxi gorabehera? Gogoratzen dezu? Setienbreako?
- Setienbreako? Leheno!
- Leheno?
- Bai. Setienbrian ya guk hamendik ebakuatu in gendun setienbrian. Ta Donostira hoidxek sartu zian, bueno, bai, setienbrian aurrealdian izango zan sartu ziala. Ta Zumaitikan jendiak alde in zun. Ta guk barko bat preparatu gendun ta geure aldekuak barkuan bialdu genduzen, andria, ama-ta, andrian ama-ta, kuadrilla bat…
- (Alaba) Arreba…
- Arreba? Arreba ez. Arreba geo…
- […] ez zan jun?
- Geo bialdu zituen hoidxek, hoidxek hamen geatu zian, umiak txikidxak zezken, ta ez zian jun. Guk danok alde in gendun. Ta nik […] txarrena esaten det, gerra […] ta Frantzikua ta ikusi ditut, baiña […] txarrena hura izan zan neretzat, hemen hau ebakuatu gendunian. Klaro, gurasuak hemen geatzen zian ta aittak hemen geatu nahi zun ta amak gurekin jun nahi zun. Ta aittak "Nola jungo gea dakaun edadiakin?" ta zea, ta "Antolauko dia umiak" eta. Haidxen zeakin alde iñ in behar izan nun nik etxetikan, despeditzeko astiik gabe. Klaro, nik zea nekan, barkuan bestiak bialdu genduzen, andria-ta, andrian ama-ta… En fin, danak, herriko asko. Ta nik zea txiki bat nekan, motor txiki bat, rekisauta, etxeberriatarrena. Zea zan, Hiberdrolako ingenierua […] etxia zaken hor Paolen. Horrek motor txiki bat zekan orduan, motor rapido hoidxetako bat. Ta hura rekisauta nekan nik. Ta hamen azkeneko danak alde in zuenian, ni motor hartan jun nitxan. Launak, sindikatoko launak, itsasuan-ta ibiltzen zan bat, konpromisauta nekan, Erramun. Han jun nitxan ni, hauek danak bialduta, haidxen ondoren. Ta hoidxek Lekeition sartu zian lehenbizi, ta geo, tratu asko Santoñakin gendukan zumaiarrak. Hemen barkuak eta nola iten zian, ba, gehidxenbat kuñauak, Joxe Marik zekan tratoik gehidxena. Ta Santoña danak, famili asko Santoña jun giñan. Ni geatu nitxan hor Bilbon, baiña andria ta andrien amak-eta, famili asko, Manuela arreba´re hor zan, Joxe Marin andria, famili asko Santoñan geatu zian o sartu zian refujiauta aberats baten itxian. Ihesi in zun ta itxe haundi bat zekan ta itxe hura dana okupatu zuen zumaiarrak. Agustin-ta, Akelin-ta hauek, orduan bialdu zituenian, txikidxak eta "¿No me das un poco?" esaten zuan, ezta? Amak esaten zuan, gosiak eta danai eskian Agustin. "Me das un poco" danai eskian, gosiak zan haura.
- (Alaba) Osaba Jose Luis han jaiotakua da, ez? Osaba Jose Luis ez zan Santoñan jaio?
- Santoñan jaidxo zan. Klaro, zazpi hillabete zeon Paulita, zea, ama, hamendik alde in gendunian.
- Eta orduan, Zumaiko andra ta ume guztiak eta…
- Askok alde in gendun ta beste batzuek hamen geatu zian, ta geo bialdu in zituen, beste hauek danak atzea bialdu in zituen.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia