Erabilitako karnata; apasta, izkira
Hizlaria(k):
Osa Elosua, Akelino
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-025-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garaiaren arabera karnata egiteko gauza bat ala bestea erabiltzen zuten. Antxoarekin apasta egiten zuten, txitxarroak hartzeko erabiltzen zena. Hondoan dagoen arraina ur gainera irteten da apastari esker. Antxoarik ez zegoenean izkira erabiltzen zen. Izkirak lortzeko baldarrasa erabiltzen zen. Baldarrasak bi makil zituen, eta haien erdian poltsa bat. Soroak ureztatzeko kanalak zeuden, eta bertan izkira piloa sortzen ziren. Bertara joan eta salabardoarekin hartzen zituzten. Alguazilekin arazoak izaten zituzten izkiretara joaten zirenean.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko otsailaren 06a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ZUM-025/020
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza motak » Kostaldeko arrantza , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!