San Telmo kalea; bizimodua ateratzeko denetarik egin behar
Jesus Zumaian jaio zen San Telmo kalean. Aita zumaiarra zuen eta ama getariarra. San Telmo kalea nolakoa zen lehenago. Etxe azpietan abereak izaten ziren, txerriak, oiloak eta abar. Bizimodua ateratzeko lehen etxean baratzea izaten zuten eta gero itsasoan ere lan egin behar izaten zen eta baita lantegian ere. Handik eta hemendik ateratzen zen bizitzeko lain.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko otsailaren 06a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ZUM-024/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak
Transkripzioa
- Orduan, oin, Jesus, zu nun jaiotakua zea, ba?
- (Jesus) Ni Zumaian, calle San Telmon.
- San Telmo kalian?
- (Jesus) Bai.
- Eta familiya bertakua? Aita, o?
- (Jesus) Bai, aitta zumaiarra ta ama getaiarra.
- Eta aitta San Telmo kalekua’re bai?
- (Jesus) Bai, bai.
- Eta nolakua zan San Telmo kalia? Nola gogoratzen dezu? Asko aldatu al da?
- (Jesus) San Telmo kalia, bai, asko aldau da, beno! Asko, asko. Leheno dana itxe… zeak, txarrixak eta hazten zianak, dana txarrixa-ta, itxietan oilluak eta dana. Gure itxian, aldamenian, ertz hartan oilluak-eta, txarrixak-eta…
- Bertan, etxian, ezkatzian?
- (Jesus) Behian, behian. Bai.
- Eta hori etxe guztietan?
- (Jesus) Danetan ez, baiña asko. Hamen, Calle Marin-ta askotan. Calle San Telmo’re…Ixa arrantzale zeoze-zeoze zekela danak.
- (Akelino) Bizimoua orduan hala huan. Eiten zan itxeako konparaziyo batea patata, baba dala, ta dana iten zan. Taillarrian batzuek iten zuen lana ta beste batzuk, berriz, barkuak deskargatzen-ta igual. Ta negoako jartzen zan artua ta babaa ta patata ta hoiek izaten zian.
- Orduan danetik pixkat egiten zan, ez?
- (Jesus) Bai, danetik, bai, gehixena.
- Baratzeko kontua, itsasokua ta… Itsasua, baratza ta, taillarra ta…
- (Jesus) Gure itxian ez zan ezer… Amamenian iten zan, baiña geuk… Aitta zeatu zanian, ez zan ezer’e iten.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!