Kanporako motorrak egiten zituzten lantegian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-022-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 30a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: ZUM-022/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lantegiak , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Ontzi-motak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Ontzigintza
Transkripzioa
- Baiña orduan oraindik, gerra aurrian gehien bat, hamengo batelak eta gehienbat arraunian izango zian, ez? Edo…
- Bai. Bai. Ez, arraun… gehiena arraunian!
- Arraunian.
- Bai. Baiño geu motorrakin ya, e! Baiño hemen zea, ez zeon hola zeikan, motor txikidxak eta zeben. Hamen ze, bat o bi, ez zan holako zea hamengua. Getaidxan, Getaidxan, Getaidxan zian zea asko. Ta Oridxon’e bai. Eta geo zea’re bai, ene!, zea, Galiziraiño.
- Orduan, gehienbat kanporako.
- Bai, kanporako: Bermeo, e, zea, esto, Mutriko, Ondarroa, Lekeitio. Danian. Bai, Pasaira, bai, Pasaian’e bazian, baiño gutxiyo. Ta Hondarrubidxan’e bai, bazian, bai, motor asko zian.
- Eta…
- Horren istoridxak ere badabe, zean, osea, nere anaiak eta badazke.
- Eta hor, e, sasoirik onena, garairik onena zein izan zan, holan, gehien, lan gehien izan zana?
- Ba, orduantxen, bai, ba, sasoi hori.
- "Cuarenta y pocos" edo "cuarenta y tantos"?
- Cincuenta… Bai, ni lanian ibili nitzanian ta lan asko zeon! Ta haren ondoren’e zean’e bai. Geo bajatu zan, geo berriro hasi zian zea’re bai, motorrak iten ta. Gurian osaba’re ez dakit ze zea zan, ez dakit. Ez zan bate aurrea zeatzekua. Ta zeatu in zan, bajatu in zan. Geo illobak eta’re danak erten in zuen, porke famili haundidxa giñan. Gu’re bai, ta guriak’e Ondarrura jun zian lanea, porke ez zidxoen paatzen ondo taillerrian. Eta Ondarrura jun zian ta beaiek been kaxa jarri zuen. Eta beste lehengusu batzuek ere taillerra jarri zuen. Haidxek ere lo mismo pasa zitzadxoen eta… Ez zan bate, zea, osaba, ez zan bate enprendedoria. Bea bai, hola, bea, baiña ez zan…
- Eta noiz arte izan zan, noiz arte jardun zenuen lanian?
- Ni lanian, ba…
- […] eta enpresa.
- Enpresak, izango dia, hogeita hamar urte izango dia itxi zala.
- Hirurogeta hamapikuan, edo…
- Bai. Itxi zala, bai, hiruro…, bai, hortxe, hortxe-hortxe ibiliko da, hogeita hamar urte, o, ibiliko da, bai. Ta ni ibili nitzan hemeretzi urte arten. Hemeretzi…
- Gerra ondorengo urtietan, orduan.
- Bai, gerra ondoreneko urtietan. Eske guri hamalau urtekin obligatu in zigun jutea, lanea. Oseake, sozidxo giñan nonbait ta ez dakit nik, bueno, hori beaien zea zan, nik ez dakit ze nola ze zea, baiño gure etxian danok jun behar izan giñun.
- Eta zu makiñara, orduan?
- Ni makinan. Ta gaiñea bi tokitan igual ibiltzen nitzan, zerran, oseake, zeoze haundi samarra bazan ebakitzeko, martxan laga eta fresadora aldamenian zeon, ta fresadoran. Bai.
- Eta ikasi, nola ikasi zenun?
- Ba, haraxe jun ta ikasi! Ibilidxan, ibilidxan. Ta geo osaba bat gendukan. Hark ere fresadora haundidxa zekan barrukuak itekua eta pistoiak eta edo zeak, esto, kulatak eta, ez, ez… Pistoiak nola sartzen dia? Ez dakit, beste zea hori zer dan!
- Zigueñala edo…
- Ez, zigueñala ez. Zigueñala da behekua, ibiltzen dana. Oseake, zean ba, bielak ibiltzen ditxuna. Oseake han, fresadoran, ta harei laguntzen ibiltzen nitxan, osabai, bai. Pixu haundiya zekaen piezak ibiltzen zitun osabak eta… Bai, hantxen! Hemeretzi urte arten!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!