Zumaia (Gipuzkoa)

Antzinako bainujantziak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-021-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Triniren gazte denboran herritar gehienak jantzita ibiltzen ziren hondartzan, galtzak eta soinekoekin, edo bestela bainujantzi luze-luzeekin. Zumaiako "txaperoak" (aguazilak) zaintzen zuen hondartza.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hondartzan eta, gaztia ziñanian, e, gerra aurretik eta, trajebaiñuak eta nolakuak zian?
- Nolakuak zian? Soiñekuak!
- Soiñekuak?
- Orduan ez zan oain bezelako tirita hoidxek eta, zea hoidxek eta ez zian orduan! Ordun al zan mouan!
- Baiña zer zian, trajabañuak zian? O bestela, etxeko soiñeko batekin eta…
- Baita. Ez zekanak etxeko soiñekuakin. Eta zekanak, trajebaiñuakin. Ahal zan mouan.
- Herriko jentiak eta normalian…
- Bai, […].
- Herriko gaztiak eta, mutillak eta?
- Mutillak galtzakin.
- Galtza-motzak?
- Galtza-motzakin.
- Eta noiz azaldu zian bikinixak eta?
- Hoidxek? Hoidxek noiz azaldu zian? Urte asko!
- Hori azaldu zanian eta, ez? Eskandalua izango zan.
- Eskandalua izango ez zan, ba! "Hori al da [paraderua]!", "Hori, hori, hori, [...] in didxoe hori [habek]?" eta. Jendia berriketan. Baiño segi, segi jendiak.
- Eta izaten zan bijilatzen, txaperua ta bijilatzen eta ibiltzen zan, edo?
- Bai. Jartzen zuen, baiña ez zuen ezer iten.
- Ez, e?
- Haidxek ez zuen ezer iten. Jartzen zuen txaperua, baiño, konparazidxo batea, ba, ba, zikiña baldin bazeon o bronka bat baldin bazeon, eo, holakotxe, holakotxe zeitan. Bestela ez, bestela…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia