Zumaia (Gipuzkoa)

Bainu beroen negozioa eta lanak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-021-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Negozioaren lana izaten zen: urez bete, ondoren graduatu, eta bainua eman. Bainatu ondoren izerdi patsetan egoten ziren bertan bezeroak. Ondoren, bainera hustu eta garbitu. Umetan hasi zen gurasoei laguntzen. Trinik itsasoan ibili nahi izaten zuen, lagunekin hondartzan, baina lan egitea egokitzen zitzaion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dezu, sei gela ta sei bañera?
- Sei bañera, bai. Baiñera haundidxak, e! Ta haidxek garbitu in behar zian!
- Bai. Ze iten zan, bete, baiñatu ta geori hustu? O nola iten zan?
- Lelengo bete iten nuan, e, bete. Graduatu, ta graduatzen zanian, zenbat zeetan? Batzuek treinta y seis, treinta y siete, ocho o nueve, hortikan aurrea, ez gendun gehidxo ematen. Eta geo, baiñatzen zianian, jantzi ta izerdi patsian, han […] ibili zian. Geo hustu, garbitu ta listo beste batentzako. Sei baiñera zian.
- Eta jendia nola baiñatzen zan? Trajebaiñuakin, o?
- Bate gabe.
- Bate gabe.
- Bate gabe. Han sikatu ederki iten zian, ta geo, jantzitzen zianian, ba, kalea. Pagatu… Batzuek pagatzen zuen ta beste batzuk ez zuen pagatzen.
- Ez, e? Eta zenbat pagatzen zan? Gogoratzen dezu?
- Hutsa, hutsa. Zenbat pagatzen gitun? Duro bat? Duro bat orduan [zillarrezkoik] bazan.
- Bai. Duro bat izango zan ya bukaeran, ez?
- Bukaeran. Zillarrezkua.
- Bai, bai. Eta umetan’e aita ta amari ta laguntzen ibiliko ziñan?
- A ber! Ibilli beharko! Ene! Igesika beti! Beti igesika! Beti igesika, baiño… Nik ere lagunakin nahi izaten nuan ibilli itsasuan…
- Bai, ba!
- … ta ba al dakizu? Lana in behar zan han!
- Udaran gaiñea! Lagunak hondartzan ta zu lanian!
- Ni lanian. Ez dao.
- Eta ze lan eiten zendun umetan eta? Txikitan?
- Txikitan, txikitan igesi. Garbitu hura, garbitasuna.
- Garbitzia.
- Garbitasuna. Bai, garbitasuna. Ikusten zuen jendia zeola, ta garbitasuna.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia