Zumaia (Gipuzkoa)

"Triñoneko" bainu beroak itsasoko ur beroarekin (II)

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-021-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bere aittaittak jarri zuen negozioa, Trino Bidasorok, eta ondoren aitak jarraitu zuen, Joakin Bidasorok. Garai batean ospe handia izan zuen; jende asko etortzen zen. Azpeitia inguruko jendea eta baita kanpotarrak ere, Zestoako balneariora etortzen zirenak. Udan bakarrik izaten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Noiz jarri zuen zure gurasuak?
- Hura?
- Bai.
- Jaungoikuak daki! Nik ezautu nun…
- Zuk txikitatik? Ume-umetatik?
- Nik, nik, han ezautu nun, han, nere aitta. Ta aittaitta’re bai.
- Aittaitta’re bai?
- Aittaitta’re.
- Orduan, ez da, aittak jarritakua ez da?
- Ez. Aittaittak, aittaittak.
- Aittaittak jarritakua. Nola zun izena aittaittak?
- Aittaittak? Nola zun izena? Nere aittak Joakin Bidasoro. Trino Bidasoro.
- Trino Bidasoro. Eta berak jarritakua zan, orduan, baiñuak?
- Bai. Bai.
- Eta nolatan jarri zun hori? Nola okurritu zitzaion?
- Honbre! Hori nola okurritu, nik nola jakingo det, ba, hori, ba, hark buruan hori jartzia?
- Baiña esan dezu jende asko etortzen zala?
- Asko. Guk baiño asko ematen gendun.
- Eta gehixenbat zer zan, kanpoko jendia? Turistak? O, bertako jendia’re bai?
- Azkoitikuak ta Azpeitikuak ta Zestuakuak eta hemen eon hituan… Honea jende asko etortzen zan! Oiñ ez dakit nola daon…
- Oain’e bai, baiña…
- Gehidxo ez det nahi sartu hondartzan ta…
- Eta kanpotik’e bai? Madrid…
- Baita, bai, bai, bai, bai. Madrideko jendia etortzen zan, ba, jeneralian, ba, itxiak hartuta edo, pisuak hartuta edo. Ta geo, bitartez, aprobetxatu iten zuen.
- Eta baiñuen hau zer zan, tenporadako, udarako…?
- Udako bakarrik.
- Udakua. Bai.
- Noiz hasten zuen?
- Hiru hillabete.
- Hiru hillabete.
- Hiru hillabete.
- San Pedro…
- Bai. Udaan hasitzen giñan, ta geo, ba ya, udazkeneako kito. Setienbrian hasierako, kito.
- Eta esan dezu, sei gela ta sei bañera?
- Sei bañera, bai. Baiñera haundidxak, e! Ta haidxek garbitu in behar zian!
- Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia