"Triñoneko" bainu beroak itsasoko ur beroarekin (I)
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-021-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 30a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ZUM-021/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
- Eta zuek izan zenduen, hor, playan, Itzurunen…
- Nere gurasuen zaharrak. Nere guraso zaharrak zeken baiño beruak, itsasoko urekin, berotuta, reumentzako.
- Eta nola zan hori? Oaingo talasoterapia itxurakuak?
- Hori, hori, hori, hor ez dakit zer daon! Ez det ezagutzen, ta!
- Baiña zuena horrelakua, ez?
- Neria, guria zan, geo nerena etorri zan, nere zeara etorri zan… Guria zan, ba, itxe bat. Genduzkan sei, sei zea, sei gela baiñera haundidxakin. Eta kaldera haundi bat zekan gure aitta difuntuak, linternerua zan ta. Eta han berotzen zan ura ta geo graduatu, eta ematen zian baiñuak. Ta etortzen zian, baita, baita, Madritikan’e etortzen zian…
- Bai, e?
- … baiñu beruak hartzea, Zestuara.
- Karo!
- Zestuako urak hartu, ta hemengo baiñuak hartu, eta aprobetxatuaz.
- Eta itsasoko ura…
- Itsasoko ura, itsasoko ura! Ta itsasoko ura biltzen zun gure aittak, hondarrian zekan deposito bat einda. Ta hara, deposito hara etortzen zan ura. Eta geo gendukan bonba bat, honela. Hari eragin behar izaten giñon asko eskukakin!
- Eskuzkua zan?
- Eskuzkua. Ta harekin barruko zeara, depositoeta.
- Berotu…
- Berotu, graduatu baiñeretan, eta baiño eder bat. Ta nahi zituenak ooldidxakin, algak erderaz.
- Ooldixak, bai, e? Ooldixakin, e
- Egosi ooldidxa, haren ur beltzakin bota zeai, baiñerai, eta ona zan.
- Eta hori reumantzako, eta?
- Reumentzako.
- Eta ooldixa ta, nundik? Zuek jasotakua?
- Haitzetik.
- Haitzeik jasota?
- Haitzetik geuk jasota. Geuk jasotzen gendun, egosi ta botelletan sarzen giñuzen ur haidxek, eta baiñu berua eman behar zanian o eskatzen zuenian, hura botatzen gendun ta gehidxo kobratzen gendun.
- Eta hori nun zeon?
- Hor, itsasuan!
- Itsasuan bertan? Oaiñ komunak eta daben tokian, kantina onduan?
- Ba, hortxe, hortxe. Ezautzen dezu...?
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!