Zumaia (Gipuzkoa)

Sagardotegira norberak eramaten zuen jatekoa

Sagardotegira norberak eramaten zuen jatekoa Gerra aurretik sagardotegi eta txakolindegi gehiago zeuden Zumaian. Berak bi sagardotegi ezagutu ditu. Lehen sagardotegian edateko bakarrik ematen zuten eta jatekoa norberak eraman behar izaten zuen. Parrila egoten zen bertan eta sardina zaharrak, txitxarroak edo beste zerbait eramaten zuten. Sagardoa kanpotik ekarriko zutela uste du. Upela sagardotegia nolakoa zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-019-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra aurretik sagardotegi eta txakolindegi gehiago zeuden Zumaian. Berak bi sagardotegi ezagutu ditu. Lehen sagardotegian edateko bakarrik ematen zuten eta jatekoa norberak eraman behar izaten zuen. Parrila egoten zen bertan eta sardina zaharrak, txitxarroak edo beste zerbait eramaten zuten. Sagardoa kanpotik ekarriko zutela uste du. Upela sagardotegia nolakoa zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta sagardotegia…
- Sagardotegia…
- Bakarra zan Zumaixan?
- Nik hala ezautua. Gerra baiño lehenuo asko eon bihar zien. Ta geo’re esaten zien: hau, hori, Goikoenekua, goruo, txakolindeixa’re bai. Txakolindeixak’e hiru o lau eon bihar zien. Entenditzen al dek? Txakoliña saltzen zien; sagardoteixak’e bai. Eske arduana gitxi zuan.
- Baiña hori gerra aurrian?
- Gerra aurrian, bai.
- Zuek ya sagardotegixa bakarra ezautu dezue?
- Guk sagardotegixa hori ta hau. Hau bai. Hau ezautu diyat. Hau, sagardotegi hau.
- Izena nola zaukan honek?
- Hau Upela.
- Upela sagardotegiya.
- Upela, Upela. Horreatik geo izena plazoletai’re Upela eman ziou, Upela sagardotegixa plazoleta horrei. Hamen bai, hau sagardotegixa huan.
- Eta zein izaten zan sagardotegiko plana? Uaingo bardiña, edo?
- Ez, ez! Orduan sagardua bakarrik ematen zien, zea!
- Jaten eta ez?
- Heuk ekarri bihar! O sardin-zaharrak, baakik, neguan gaiñea izaten huan, ta sardin-zaharrak o ze ekartzen huan. Parrilla bat hor eoten huan kanpuan, o txitxarrua o, sardiña erria…
- Norberak ekarritakua.
- En jeneal, norbeak ekarrita. Beaiek zeoze jarri leiken, baiña gitxi. En jeneal beaiek sagardua.
- Basua eman ta…
- Bai, basua eman ta basuak horrenbeste, o lo que sea, entenditzen al dek?
- Eta jendiak zer zun, gehio sagardotegiko plana o txakolindegikua o?
- Igualtsu izango huan hemen iruitzen... Hau nik sagardotegi bezela ezautu diat. Txakoloingegiyak esaten diyat, hiru o lau […] han ta hemen baziala, baiña… Nik ez ditxiat ezautu txakolindegixa bezela, ez, ya taberna bezela, tabernak bai. Lehen txakoliña iten zian ta geo […] txakolindegixa zala ta geo taberna bezela.
- Eta sagardua bertan indakua zan?
- Ekarri ingo zien. Neretzat hamen ekarri. Ta hamengo barriketa’re nola betetzen zuen ez zekit, ez nauk gogoratzen. Baiña ekarri, ekarri ingo zien, ekarri. Baserritatik neretzat ekartzen zien. Gurdidxan gaiñian ekartzen zien, gurdietan ekartzen zien sagardua.
- Bai?
- Bai, bai.
- […]?
- E?
- Barrika haundietan?
- Bai, barrika haunditan. Geo baldiakin o nola betetzen zuen ez zekiat, baiña! Hemen kupelak fijo eoten hitxuan ta, baldiakin o.
- Eta sarrera-ta nundik zun? Oaingo bardiña?
- Bai, bai, bai. Illuna zala, hauxe, illuna. Bestela egurra ta dana bea. Oan pixkat altxatua ziok hau. Barrikak hor eoten hitxuan ta mahai zea batzuk, zahar batzuk eta. Bai.
- Eta noiz aldatu zan, soziedadia iteko?
- Bai. Bueno, leheno pixkat itxita eon huan, ta geo, soziedadia iteko, ba, ez zekiat, berrogeita hamabidxa o izango huan, ez? Holakon bat, ez zekiat, bai. Berrogeita hamar urte in hitxuan, behintzat!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia