Zumaia (Gipuzkoa)

San Telmoetan, 4 egunez musika

San Telmoetan, 4 egunez musika Lehengo San Telmoetako egitaraua: bezperan (igandea) musika, San Telmo egunean (astelehena) jaia moilan, eta San Telmo bigarrenean (asteartea) eta hirugarrenean (asteazkena), arratsaldez musika. Gaur egun Zumaian ez da itsasontzirik geratzen, baina inguruko herrietan badira arrantzale batzuk.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-015-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehengo San Telmoetako egitaraua: bezperan (igandea) musika, San Telmo egunean (astelehena) jaia moilan, eta San Telmo bigarrenean (asteartea) eta hirugarrenean (asteazkena), arratsaldez musika. Gaur egun Zumaian ez da itsasontzirik geratzen, baina inguruko herrietan badira arrantzale batzuk.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (Ramon) Ta hiru egunian eoten zian […].
- (Ana Mari) Hiru gaba iten zian.
- (Ramon) Itxafero batzuk bota…
- (Ana Mari) Itxaferuak bota ta kofraiko aurrian iten zan dantza hiru gaba.
- (Ramon) Han ibiltzen zian hiru gaba.
- (Ana Mari) Oseake, San Telmo bezpean arratsaldian izaten zan dantza.
- Bezperan.
- (Ana Mari) Bai, bezpean. Gabian ez. Geo, San Telmo egunian egun guztidxan festa, itxaferuak behintzat bai, eta zahagi eguna´re bai, han arduakin ta…
- (Ramon) Bai.
- (Ana Mari) Hamaiketakua´re bai, kofraidxan pikuak eta gauzak.
- (Ramon) Han kabitu eziñik dantzan jendia.
- (Ana Mari) Ez […] kabitzen!
- (Ramon) Mollaiño.
- (Ana Mari) Oseake, kofraiko plazuletan ta mollan iten zan, ta mollan.
- (Ramon) Kuadro txiki hura, mollan’e jendia.
- (Ana Mari) Eta geo, San Telmo bigarrenian eta hirugarrenian gabian.
- (Ramon) Gabian, lanetik erten…
- (Ana Mari) Lanetikan erten ta orkesta jartzen zan.
- (Ramon) Jende gaztia dantza iten.
- (Ana Mari) Bai, orduan han iten zan.
- Astelehenetan.
- (Ramon) Astiartia, asteazkena.
- (Ana Mari) Asteartia ta asteazkena. Oseake, San Telmo egunian, egun guztidxan…
- (Ramon) Ta geo, repetizidxuak.
- (Ana Mari) Eta geo, San Telmo bigarrena ta San Telmo hirugarrena iten zan.
- (Ramon) Hirugarrena.
- (Ana Mari) Eta geo repetizidxuak.
- (Ramon) Repetizidxuak.
- Aste batea.
- (Ana Mari) Bai, San Telmo… Baiño oaingua da…
- Eta gehixenbat, orduan, mariñelena eta…
- (Ana Mari) Mariñelena.
- (Joxe Migel) Bai.
- (Ramon) Bai, bai, bai. Maiñelak zien, barko hoidxek. Eta geo zeon, uaindik´e badabe jendia itsasuan lan iten duna Oridxon ta zea… maiñelak mutillak…
- Getaixan ta…
- (Ana Mari) Getaidxan ta bai…
- (Ramon) Getaidxan… Badabe, badabe uandikan ere, baiña Zumaidxan barkuik ez da bat bea´re geatu. Baiña maiñelak itsasuan asko. Ta geo marina merkanten ta kanpuan eongo dia, e? Ez dakit zein dauden… batzuk…
- (Ana Mari) Ez dakit! Ez dakit!
- (Ramon) Batzuk eongo dia…
- (Joxe Migel) Nik ez dakit.
- (Ana Mari) Bueno, hemendikan maiñelak bai, kanpoa juten dianak. Baiño bertan…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia