Zumaia (Gipuzkoa)

Itsasontzia egin aurreko prestaketak; lan-baldintzak

Itsasontzia egin aurreko prestaketak; lan-baldintzak <p>Itsasontzia egin aurretik eskatzen zituzten neurrien arabera planoak egin eta plantia markatu behar izaten zen lurrean. Lan handia zuen. Neurri desberdinetako ontziak izanez gero, plano guztiak hutsetik egin behar. Igandetan ere lan egiten zuten, baina aurrez bikarioari baimena eskatu behar. Oporrik ere ez zuten egiten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-013-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Itsasontzia egin aurretik eskatzen zituzten neurrien arabera planoak egin eta plantia markatu behar izaten zen lurrean. Lan handia zuen. Neurri desberdinetako ontziak izanez gero, plano guztiak hutsetik egin behar. Igandetan ere lan egiten zuten, baina aurrez bikarioari baimena eskatu behar. Oporrik ere ez zuten egiten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ordun, lehenbizi bizkarrezurra ta…
- Aurrena, aurrena plantilla. Segun ze neurri zian, plantillak atea behar izaten zian ta lurrian trazatu, eta saletan markatu ta in behar izaten zian, izugarrizko lana du zeak, barkua iteko, barkua ateatzeko sistemak. Zeatik barkua izan laike pikiaua, izan laike planaua, izan laike ixtuaua ta in behar izaten zan barku baikoitza bere zeakin, bere neurridxan, zabaleruan. Bakoitzakin iñ behar izaten zan bere, bere planua atea, lurrian trazatu, ta bere luzeeruan… izugarrizko lana ematen zun zea, barkuan planuak ateatziak!
- Bai, ta dan-dana neurrira ta beti diferentia, ez?
- Batzuetan, batzuetan bi igualtsuak´e bai! Entenditzen? Ta igualtsuak zianakin han nonbait, baiña hurrena ziharo diferentia baldin bazan, dana berridxa in behar… plano danak berridxak! Ta izugarrizko lan pilluak! Sapatuan´e lana iten gendun, ta jaian´e bai!
- Jaian´e bai?
- Ta jaian lana iteko, bikaidxuai permisua eskau behar, bestela pekatu!
- Hori esan behar nizun!
- Pekatu bestela. Ta bikaidxuai permisua. Eta sapatuan zazpi, hamar ordu igual-igual, zazpi t´erdidxak arte. Ta bost t´erditan hasi giñanian, Jesus! Zer zan hura! Zoragarridxa! Bost t´erditan hasi giñanian erteten, sapatuan.
- Sapatuan. Hori ya bakaziyuak, ez?
- Bueno! Eta bakazidxuak izaten zian orduan zortzi-hamar egunekuak. Eta ez genduzen iten. Bi perro haundi eman ta fuera. Bertan lana ta lana, ta lana ta lana. Ta dirua nun zan berriik ez, lana bakarrik.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia