Oikiara eta Urdanetara organoa jotzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-012-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaur egun San Migelen bakarrik jotzen du organoa, baina sasoi batean inguru guztian ibiltzen zen, batez ere, Oikian eta Urdanetan. Oinez joaten zen auzo hauetara. Hogei duro ematen zizkioten eguneko.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ZUM-012/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- Eta oaindik´e jotzen dezu?
- Ze erremeio! Ze ingo diou ba! Ahal dan moun. Oain zea, diferente jo! Oain bakarrik koruan!
- Baiña nun jotzen dezu oin? San Migelen.
- Bai. Oain bakar-bakarrik. Nik leheno, hemezortzi urte nittunian Oikira, Urdaneta. Oikiyan, Don Nemesio zeonian, jai haunditan ta hara "Te Deum Laudamus" [… hoi] kantatzea ta Oikira askotan. Ta entierrotan, berriz, urte pilluan. Ta Urdaneta´re bai. Hara oiñez, e!, hemendikan, e!
- Oiñez, e? Aiara.
- Egualdi ona bazan… E?
- Aiara.
- Aia? Urdaneta lehenuo ziok!
- Bai, baiña Aiako partia.
- Aiako partia, bai.
- Aiako partia.
- Ta neu batzutan hemendikan ta ze egualdi zan, trenea, estaziyoa jun, trena, Zarautza jun ta handikan, zeatik barrena, bire hobia handikan. Ta eguna hogei duro ematen zien ta…
- A, bai? Pagatu iten zan.
- Hoixe! Bai, bai. Ta hara juten nitxanian, ba, zea, apaizak beak ematen zian bazkaia’re, ta…
- Eta…
- Oikiyan […]. Oikiyan´e urte pilluan, jai haundittan´e bai ta entierrotan, ni. Geo beste hau hasi zan arte, urte mordoxkan seittu nun bakarrikan.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!