Zumaia (Gipuzkoa)

"Maulixoen" arrantzaren inguruko kontuak

"Maulixoen" arrantzaren inguruko kontuak <p>Ze ingurutan ibili izan den arrantzan. Berari gehien gustatzen zaion parajea Itzurun ingurua da. "Maulixuak" (karrakelak) harrapatzera nora joaten zen. "Gabarrantza". Udazkena izaten zen garairik emankorrena. Udaberrian andariketan edo "maulixotan" egiten zen, baina azken hau nekosoa izaten zen. "Maulixoen" arrantzaren inguruko azalpenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ze ingurutan ibili izan den arrantzan. Berari gehien gustatzen zaion parajea Itzurun ingurua da. "Maulixuak" (karrakelak) harrapatzera nora joaten zen. "Gabarrantza". Udazkena izaten zen garairik emankorrena. Udaberrian andariketan edo "maulixotan" egiten zen, baina azken hau nekosoa izaten zen. "Maulixoen" arrantzaren inguruko azalpenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduan, harraldera, nora? Beti, e…
- Ni hasi nitxuan estreina Paolaldea, oseake, deitzen zakona “Malparaje” ta [Kato] Plaza, ta paraje hoidxetan. Geo hasi nitxuan honea, hondartza, Itzuruna. Ta geo, berriz, asko zeara, Algorritik Sakonetaiño.
- Eta toki onena zein zan?
- Nei gehidxena gustau zaitena beti izan dek Itzurungo zea, buelta hau.
- Itzurungua.
- Bai. Hasi San Telmo azpitikan, San Telmo… San Telmo, ba, Itzurungo plaiatikan, Paoleaiño. Ta geo, zea, zearaldea, Algorritika] hara juten nitxuan berriz, asko. Maulidxua badakik zer dan? Karakolak.
- Bai.
- Maulidxuak o gabarrantza. Gau-arrantza izaten dek gabian, arrantza. Gabarrantzata beti hara. Bestela egunez beti, hasi giñan, Paolenian hasi nitxuan ta geo honea.
- Itzurunea.
- Itzuruna.
- Eta hori zeaitik? Gabarrantza iteko hobia da?
- Bai. Oseake, berriyo dek. Hemen dana harri haundidxa dek, harri haundidxa dek eta han askoz’e errezo ibiltzen haiz. Ta arrantzarako askoz’e aberatso dek hua, berez. Algorritikan hasita, Sakoneta oso aberatsa dek.
- Eta esan dezu gehienbat udazken partian izaten zala, Irailletik aurrea.
- Bai, arrantza onena hori dek. Oseake, hemendik aurrea. Hemendik aurrea arrantzako oso ona dek, bai olaarrotako, olaarro hoiek haundidxo izaten ditxuk, ixkira’re ya gora etortzen dek, ta askoz hobia izaten dek arrantza hua.
- Eta bestela, negu partian eta udaberriyan eta iten zan edo?
- Udaberridxan andariketa, o bestela maulidxota. Ta maulidxota dek, bastante nekosua izaten dek.
- Zeba?
- Dek… Oseake, juten haiz, hamendik Sakonetaraiño, […] birian, etorriaz ba iten dek, ba, harridxai buelta emanez. Ze, maulidxua jenealian eoten dek, harri azpixan eoten dek. Errekak eta nola jeitsitzen dian, ur haren barrenian eoten ditxuk sortak, maulidxuanak.
- Beti sortan?
- Sortak… bueno, ugaridxo izaten dek. Maulidxo haundi hori, hor arrantzatzen dek hura. Errekan nola jeisten dian, han izaten dek hori. Ta, orduan in behar izaten dek harridxai buelta eman, ta orduan, ba... Ta bestela, ba, banaka-banaka, billatzen hitxuan bost-sei, o… maulidxo haundi hori, gaiñea. Bai.
- Eta nekeza, orduan?
- Karo! Harriyai buelta ematen ta makurtuta ibili behar dek eta ez dek zean bezela, olarrutan bezela, kaña sartzen dek ta han billa ibiltzen haiz. Makurtu, ta lan asko in behar izaten dek.
- Eta hori udaberriyan izaten zan?
- Hori eoten dek urte guztidxan. Geo ni juten nitxuan harea, udaberridxan juten nitxuan. Oseake, artian olaarruak eta, ezer ez zeonian, ba, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia