Azkuetarrak 'Patxi barranderoanekoak'
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bixente Esteibar Azkue, Ixkiña. Bere aurrekoengandik dator ezizena, baina ez daki nondik datorren. Zumaian ohitura dago familiei ezizenetik deitzeko. Amaren aldeko familia, Azkue abizena dutenak "Patxi barranderoanekoak" dira. Patxi barranderoa ezaguna zen herrian. Patxi barranderoaren inguruko anekdota.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko abuztuaren 23a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: ZUM-011/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Gaitzizenak
Transkripzioa
- Ba, hoixe, gutxi gorabehera esan dizudana. Ba lehengo kontuak eta...
- Heuk galdetuko diak.
- Aspaldiko kontuak nahi ditugu jaso. Hasteko, nahi baldin badezu, arrantzako kontuekin eta hasiko gea? Zu, hasi arrantzan… Bueno, hasteko, izena ta apelliduak eta… esango dizkiazu?
- Izena Bixente…
- Bai. Esteibar…
- Esteibar Azkue.
- Azkue.
- Alias 'Ixkiña'.
- Hori da, ez? Zumaian, e…
- Zumaiko `Ixkiña´.
- Zumaian beti `Ixkiña´.
- Bai, bai.
- Eta, nundik dator, edo?
- Jo, nundik datorren hori? Nere aita huan 'Ixkiña', aittona’re 'Ixkiña' huan, ta… hortik aurrea, ba, ez jakin. Beti 'Ixkiña'.
- Eta nundik datorren?
- Ez! Ezta, ezta… ametsikan’e ez! Beti 'Ixkiña'.
- Eta hemen, ezizenak eta goitizenak eta…
- Asko! Asko zeon.
- Zumaixan jende guztiyak, ez?
- Bai. Famili danetan zeok, huan bakoitzak bere zeakin, motia o bere zeakin, bai. Bai.
- Eta zuen etxian’e bai, danak 'Ixkiña'.
- Oseake, gu gaitxuk 'ixkiñatarrak'. Bai. Zea partetikan, aittan partetik 'Ixkiñatarrak'. Eta azkuetarrak gaitxuk, berriz, Zumaidxan oso famosuak, 'Patxi barrenderonekuak'. Bai, Xabier ta hauek danok, Abelintxo ta gu danok, haidxek ditxuk beatzi senide, ta haidxek ditxuk –o gaitxuk– 'Patxi barrenderonekuak' amen aldetikan. Oso…
- Aitona, o?
- Aitona huan barrenderua.
- Patxi.
- Patxi barrenderua, Azkue. Oso famosua.
- Saltserua-edo zalako, eo?
- Bai, oseake, zea hauetakua, oseake, kriston ixtoridxak zezkanak.
- Bai, ez?
- Bai, kriston ixtoridxak.
- Asko hitz ein, ta…
- Bai, bai, bai.
- Ipuiak kontau, ta…
- Ipuidxak eta egitekuak’e bai. Egitakuak’e haundiyak zizkan harek. Harek ixtori haundiyak zizkan, ta… Grabatzen ai al haiz? Ez…
- Bai.
- Bai, e?
- Bai!
- Istori bat esango diat. Oseake, zigarrua erretzia gustatzen zikuan. Ta seme bat zikan Deuston. Txoferra huan. Garai hartako, pentsa zak, txoferra huan. Eta beti bokilla eskatzen ziuan, zigarrua erretzeko bokilla bat. Eta, “Bai, ekarriko dizut”, […], “Ekarriko dizut”. Ta halako batian aittak esan ziuan: “Ez diat biharrik, e! Manolo [...] –osaba, gure osaba Manolo– Ez diat gehidxo zea. Bazikat bokilla, ear askua, gaiñea, pasuakin, gaiñea”. Ta hik ez zekiat akordauko haizen, leheno itxe danetan eoten hitxuan labatibak. Labatiba ba al dakik zer dan? Oseake, bere zea bat, puestua urena, ta geo llave de pasua bezela eukitzen zian ura regulatzeko. Ta harek in zian, harei muturra kendu eta ahuan sartu! Ta llave de pasuakin. “Ikusten al dek, gaiñea llave de pasua ta bazizkak!”
- […].
- Kriston istoridxak! Hura huan xelebria ziharo! En cambio, beste aittaitta ez nian ezautu. Hura huan, zea, 'Ixkiña', hura ez nian ezautu.
- Zumaixarra?
- Bai, Zumaiarra. Ta hori ez nian ezautu.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!