Ekaitzetik babesteko lore-sortak nola egiten ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-006-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ekaitzik ez izateko teila ateratzen zen etxe kantoira eta lore iharrak bertan jarrita su ematen zitzaion ekaitza uxatzeko. San Juanetan lore-sorta egin eta elizara eramaten zuten bedeinkatzera. Lore-sorta nola egiten zuten; lore sorta zutik jartzeko ("hankak" egiteko) ezpata-lorea erabiltzen zen. Lore-sorta hura ganbarara jaso eta ekaitza zenean hura etara, teila baten gainean jarri kanpoan eta su ematen zioten ekaitzetik babesteko.
- Auzoa: Oikia
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko maiatzaren 29a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: ZUM-006/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
- Itxe-kantoira´re, baserriko itxe-kantoira ateatzen zan zea, teilla. Teilla bat o beti eoten zan, ta San Juanetan zeatutako, lore ihartutakua’re bai. Su eman ta kia… ekaitzak ez hondamendiik itteko, ez zeatzeko, e!
- Kontau hori, mesedez…
- Bai. San Juanetan, izaten gendun guk, lore-sorta eramaten zan eleiza, meza nausira.
- Beti lora klase bat? O… edozein lora?
- Edozein lora. Basarriyan beti izaten zian loriak, beti. Artua landare bat, gariya pare bat buru o horrela, eta keixak o baldin bazian, haren adar bat’e bai. Keixakin, ta geo inguru dana loriakin, sorta. Eta hari itten giñuzen, ezpata-loria esaten giñunakin, lau hanka, tente eoteko. Orduan, hamen ere badazkau guk baratzan lore klase hori, ordun, ta ezpata bezalakotxe lore bat, baiño da, zapata bezela du sustarriya. Ebakitzen giñuzen lau, azpiya berdindu, lore-sorta iñ, lore-sorta iñ, ta lau hanka hoiekin jartzen gendun, ta tak!, tente eoten zan, ez zan erori´re itten! Lore-sorta hua bedeinkau ta jaso itten giñun hurrengo urteko San Juana arte, ganbaran, zea, azpira, teillatu…
- Sakapian, o?
- Bai. Azpiko zean, hantxen, ihartu ta hantxen eoten zan. Eta geo ekaitza zanian, ekaitza zanian, ba, teilla baten gaiñian o itxe-kantoira o balde zahar batian, besteik ez bazan, lore-sortari su eman ta ekaitzakin babestutzeko, defentsa bezela.
- Su emanda.
- Su emanda, bai. Kia daiola hantxe eoten zan, zimel-zimela baiño, hoixe.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!