Zumaia (Gipuzkoa)

Hondartza batzuetan "txaperoa" nesken bainujantzien luzera zaintzen

Hondartza batzuetan "txaperoa" nesken bainujantzien luzera zaintzen Zumaian nahiko aurreratuak ziren bikinia onartze kontuan. Berak 13 urte inguru zituela Bilbora joaten zen osaba-izebengana. Behin lehengusuekin inguruko hondartza batera joan ziren. Hondartzan zaintzailea (aguazila, "txaperua") zebilen neskek ia belauneraino dena tapatuta izan zezaten. Lehengusuek ez zieten sinesten Zumaian turistak bikinian egoten zirenik. Itzurungo hondartzan ez zen egoten "txapero"rik, baina Santiagokoan bai.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-005-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zumaian nahiko aurreratuak ziren bikinia onartze kontuan. Berak 13 urte inguru zituela Bilbora joaten zen osaba-izebengana. Behin lehengusuekin inguruko hondartza batera joan ziren. Hondartzan zaintzailea (aguazila, "txaperua") zebilen neskek ia belauneraino dena tapatuta izan zezaten. Lehengusuek ez zieten sinesten Zumaian turistak bikinian egoten zirenik. Itzurungo hondartzan ez zen egoten "txapero"rik, baina Santiagokoan bai.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta debekurik eta ez zeon?
- Hemen ez, hemen ez. Pentsa zak, guk hamabi urtekin jun gaitxuk lehengusua eta biyok Bilbora, ba, bi aste pasatzea, hango izeko ta osaba batzuen etxea. Guk giñazkan, ba, zazpi o zortzi etxe, lehengusuak, osaba, izeko, eta bueno. Horrela iten giñian egun bakoitzian paga kobratu, bixita in, paga kobratu ta barraketan ta ibiltzeko, ta zinia ikusteko ta horrela. Ta egun batian, Deustuko lehengusu batek esan ziuk: “Hi, guazen plaira!”. Erderaz, ez zekiñan euskeraz. Geo haren, haien, osea, gure osaban ta izekon umiak… Nik zeuzkanat bat, bi, hiru, lau etxe, lau etxe, bi azkuetar ta bi linazisorotarren aldetikan. Ta haien ume danak, ia gehienak, ez zekien euskeraz. Ta beaiek beren umiai danak euskaldundu in dixkie, beaiek euskeraz ikasi ez baiña beaiek umia euskalduna in. Bueno, ba, lehengusu honek, “Hi! Guazen zea, ikustea plaira!” […], nungua zan, o Getxokua zan o nungua zan, ez nauk gogoratzen. Kontua da, trena hartu giñula ta jun giñala. Eta gu plaira, jode!, egunero plaian ibiltzen giñun, egunero-egunero-egunero. Eta bueno, guazen ba, ilusiyua iten baio beonei… Eta hamahiru urtekuak gu biyok. Eta jun gaitxun, ta. Taka! Ipini gaitxun petrillian plaia ikusten, eta txapero bat ibiltzen hunan zaitzen emakumiak zeakin izterrak ondo tapauta eukitzeko. Ta kulero estiloko trajebañua baldin bazuten, euki behar izaten ziñenan toaja bat lotuta gerriyan, iya belauneaiño tapauta eoteko. Eta bestiak ziñenan trajebañua gonakin, gona, iztar erdiraiño gonakin trajebañua. Orduan txaperua ibiltzen huan goitikan behera plaian pasiatzen. Ta txaperua urrutira juten zanian, toaja zeukatenak ze iten zienan? Kendu, kendu toaja ta etzan eguzkia hartzeko. Ta gure lehengusu honek “¡Mira, mira, mira qué buena está esa!”, “Mira, mira, mira qué buena está esa!”. Ta gu, “Jode! ¿Esa tía? ¡Si en Zumaia hay bikinis!” Eta ez zian sinisten! Nola sinistuko ziyen, ba! Han horrela ta Zumaian bikiniyakin! Eta gu, jode!, gu sendauta ya, ikusten, bueno!, ohituta.
- Horretan turismuak eta, frantsesak eta izatiak, ez?
- Bai, bai, bai.
- Eragiña hori izango zan.
- Frantses asko ta orduan, ba, eragin haundiya. Gu ohitu, ya ohitu iten haiz.
- Itzurungo hondartza ixkutu xamarrian dao baita’re, ta…
- Bai.
- Igual’e errexo pasa!
- Hara ez hittunan ez txaperuak ta juten, ta ez ezer ez. Ta hemen uste diat ibiltzen ziala txaperuak, Santixon.
- Zarautzen bai behintzat!
- Santixon uste diat ibiltzen ziala. Baiña han! Ta ondo. Hor konpon!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia