Zumaia (Gipuzkoa)

Txakolinak edanez txikiteoa egin eta abestu

Txakolinak edanez txikiteoa egin eta abestu <p>Negu aldean 09:30eko mezara joan, 10:00etan elkartu, mokadua egin, txakolina edaten hasi eta 14:00ak ingurura arte txakolina edaten egoten ziren; handik 15:00ak aldera arte bermutarekin. Taberna bakoitzean pare bat abesti kantatzen zituzten eta, beraz, txikiteoa astiro egiten zuten. Beraien kuadrilla baritonoena zen eta bazegoen beste kuadrilla bat tenorrek osatzen zutena; batzuetan elkartu ere egiten ziren. Eskolan ikasi zuten kantatzen. Abesteko zaletasun handia zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-005-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Negu aldean 09:30eko mezara joan, 10:00etan elkartu, mokadua egin, txakolina edaten hasi eta 14:00ak ingurura arte txakolina edaten egoten ziren; handik 15:00ak aldera arte bermutarekin. Taberna bakoitzean pare bat abesti kantatzen zituzten eta, beraz, txikiteoa astiro egiten zuten. Beraien kuadrilla baritonoena zen eta bazegoen beste kuadrilla bat tenorrek osatzen zutena; batzuetan elkartu ere egiten ziren. Eskolan ikasi zuten kantatzen. Abesteko zaletasun handia zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Txikiteuan gu hasten giñanian, nola danak lehen katolikuak giñan, luistarrak, ezta? Ta luistarreko komunixua hartzia, jaun hartzia, izaten huan astian behin, eo hillian behin. Hillabetian zenbagarren… aurrenengo igandea o ze izaten zan? Orduan, komunixo hartzea jun eta beatzi t’erditan, hamarretan bukatu ta etxian pastela jatea jun. Pastela jan ta geo [Etxabe Kuartonea] txakoliña eatea. Hasi, bueno, hori komunixua zanian, eta ez zanian ere, ba!, han nunbait, normalian, juten, ez bagiñan juten mendira, mendira’re ibiltzen gitxuan, gitxunan. Mendira behin hamasei hamazazpi urtekin bastante. Baiña bestela hemen, negu aldian, beatzi t’erditako mezeta jun, hamarretan juntatu, mokao txiki bat in o zeoze in, zeoze pikatu, txakoliña eaten hasi, ta hirurak laurden gutxi erten. Ordu bi t’erdiak arten txakoliñakin. Eta ordu bi t’erditatikan… ez! Ordu biak arten! Ordu biak arten txakoliñakin. Ta ordu bitatik hirurak arten, bermutakin. Baiña kantatu asko eiten giñin. Eta orduan, taberna bakoitzian kantu bat o bi. Eta orduan ean’e, hainbeste ez. Hainbeste’re… Jope! Bestela… Eta guk adibidez, gure kuadrilla zea hunan, baritonuak o… Boza tenorra ez, baritonuak. Eta beste kuadrilla bat zionan gu baiño zaharro zianak, gu baiño lau urte zaharro eo horrela. Haiek zian gehienak tenorrak. Eta orduan ze iten giñun? Igual bi kuadrillak juntatu ta ba!, kriston orfeoia. Eta ondo, e! Ez desafinatuz […], eta bi bozetan eta… Bai, bai, bai! Guk ikasi giñenan kantatzen eskolan. Ez Padre Mercedaio hoiek, hoiek hitxunan ezer ez. Baiña gizon bat ekartzen ziñenan guri erakusteko kantatzen. Eta harek guri erakutsi zigun kantatzen. Geo desafinatzen eta, boza eusten, boza eusten beti. In gabe “aaaaaaaaaaa” ein gabe, beti eusten, eusten boza ta. Harkin ikasi geniyan kantatzen, bai. Ta geo tabernako kantariak Zumaixan, o!, oso onak.
- Bestela etxian ta lagun artian ta kantuak izango zian, danian, ez?
- Bai, bai, danian, danian. Itxian’e bai, itxian’e kantatzen giñian. Ba, zeozerren festa baldin bazan, kopatxua hartu ta kantari.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia