Txakolinak edanez txikiteoa egin eta abestu<p>Negu aldean 09:30eko mezara joan, 10:00etan elkartu, mokadua egin, txakolina edaten hasi eta 14:00ak ingurura arte txakolina edaten egoten ziren; handik 15:00ak aldera arte bermutarekin. Taberna bakoitzean pare bat abesti kantatzen zituzten eta, beraz, txikiteoa astiro egiten zuten. Beraien kuadrilla baritonoena zen eta bazegoen beste kuadrilla bat tenorrek osatzen zutena; batzuetan elkartu ere egiten ziren. Eskolan ikasi zuten kantatzen. Abesteko zaletasun handia zegoen.</p>