Zumaia (Gipuzkoa)

Auzoen arteko aldea hizkeran

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Izpizua, Joxefran

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-004-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zumaiako lexikoa. Zumaiako kale eta auzoen artean ere ba omen zegoen aldea lehenago hizkeran eta lexikoan. Oikiako euskara Zumaiakotik desberdina da. Auzoen arteko aldea hizkeran.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo, puf!, hiztegian, eske lexikoa izugarri aldatu da, ez? Eta hor ya galdu egiten naiz. Ez dakit. Ez det horrenbeste… holako… Sarasolanakin… Esaten dizuet, ni batez ere, neretzat soinu mundua izan da interesanteena eta hortxe ibili naiz, ez? Baiña, bai. Hitz bereziak mordua dia itsaso inguruan. Geo badakit Zumaian bereizten diala, bereizi izan diala, bereiztu izan diala baita´re, bai San Telmo kaleko hixkerak eta bai Arritokietako kalekuak. Eta, eta geo, ba Arrukalekuak eta abar, ez? San Telmo kalekuak, ba, ya itsasoko zea gehio ta hola, eta ya Arritokietakuak, ba, ya baserritarraguak eta…
- Eta benetako bereizketa bat zan?
- Hala esaten due, bai. Nik osaba-izekoi ta aitu izan diyet, ez?, hola, ba, "bai, San Telmo kalekoen hitza zan" ta ez dakit zer ta holakuak aitu izan ditut. Oain, ez dakit esateko hola adibiderik, burura ez datorkit, baiña… Baiña bai, aitu izan det holako…
- Eta auzuetan bai izango da… desberdiñak dira? Oikian…
- Bai, bai. Oikian dudikan gabe, bai, bai. Hori ya, bueno, Zumaidxa da administratriboki, baiña hizkeraz beste kontu bat da, ez?
- Eta hizkeraz gehiago Aizarna inguru… Zestua, Aizarna, Aizarnazabal…
- Bai, bai. Iruitzen zait alde horta bai lerratuko da, ya barrualdeko zea, ez?
- Eta bestela, beste auzuetan edo? Elorrixan ta?
- Elorrixa ez da Zumaia.
- Basarri batzuk ere ez?
- Ez.
- San Migel auzua?
- San Migelen ez dakit oso ondo.
- Hura aparte xamar bezela gelditzen da, ez?
- Bai, bai. Hor, karo, Artadiko baserri batzuk Zumai aldea dia ta beste batzuk Oiki aldea. Ordun ez dakit hor ere aurkituko dezuen diferentziarik edo, ikusi beharko litzateke. Pentsatzekoa da hor nunbaitetik isoglosa batzuk pasatzia, ez? Eta hor alde batzuk, aldaketa batzuk gertatzia. Baiña ez dakit, egidxa esanda ez nax gehidxegi zeatu hortan. Ez dakit. Bai, baiña bueno, nabarmenena behintzat auzo aldetik Oikikua da desberdiñena. Eta gero Zumai barruan, ba, hori, ba, nik aitu izan detenez behintzat, ba, San Telmo kalekua nahiko, nahiko bitxia zan, nahiko beria, ez? Bizimodua´re, pues, arrantzaleen kalia zan eta nahiko desberdiña zuten. Orduan, pues, normala da hor pentsatzekua, bai. Hartu-emanak ere beste batzuk izango zituzten itsasoko jendiakin eta bueno, bizibidea desberdiña izanik, normala, ez?

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia