Pinuak nola landatzen zituzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZIZ-006-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pinuak landatzeko, aitzurrarekin zuloak egiten zituzten, eta ondoren landareak sartu. Orduan, pinua ongi ordaintzen zuten estimatua zelako. Hamazazpi urte bitartean ibili zen horretan, aita hil zitzaion arte. Jornala egunean 11 pezetakoa izaten zen. Oso lan gogorra zen, asko ibili behar izaten zutelako.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 01a
- Iraupena: 0:03:11
- Erref: ZIZ-006/005
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Ta nola landatzen zenituen gero? zulua iteko erramientan bat ibiliko zenduen.
- Atxurrakin zulua, hola itten genun. Aurrena zuluk itten giñun. Mendiya dana zulatu aurrena, ta gero landaria sartu. Ordun Amasamendi aldi hoik danak guk sartu giñun. Ordun piñuba oain baiño gehiyo estimatzen zan. Ondo pagatzen zuen ordun piñuba. Baiño kanalak eta baida hor Andoain... kanala... hor Amasamenditikan ura hartu ta kanala, kilometro askuan. Kanal haitan... haik ez dakit noaiño jungo diran /jungoiran/ Napar aldea. Han juten giñan kanal ixkiñan. Majiña bat kilometro pasatzen giñun. Hola hamazapi urte bitartian. Gero, gero aitta hil zan ta ordun geatu nitzan etxian.
- Ordu arte lo ta etxian iten zenduen? Egunero etxea bueltatzen ziñaten?
- Bai.
- Ta jornala zenbatekua izaten zan?
- Hamaika pezta ta, hola.
- Egunekua?
- Fabrikan gutxigo irabazten zala-ta, mendin pixkat...
- Baiño lana gogorragua izango zan fabrikakua baiño.
- Bueno! Gogorra, oso gorra. Ordun ibiltzen ez giñan nekatzen ta... Biaje haundik in bihar batea ta bestea. Ibili, asko ibiltzen giñan, egun guzin, egun guzin ibilli.
-Ta gogorrena ze izaten zan, gerrik kastigatzia zulok iten eta landare sartzen? Nola izaten zan? ze izaten zan gogorrena?
- Gogorrena? Dana gogorra orduan.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!