Ziortza-Bolibar (Bizkaia)

Gerra denbora

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BOL-006-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra sasoian, eskolak zarratu zituzten; hori dela eta, 10 urterekin eskolara joateari utzi zion. Jende asko neskame joaten zen etxean gose izanez gero.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ba, gerra denporan, eskolan, ba, etxuan emen eskolaik, sarratu sitxuan eskolak, da amar urtas urten eibier. Da etxien, erdi kale erdi baserri, de gosik egongo espagiñe baserreri urten biar, krixeda. Da krixeda jun de an, ba, danak einbier: umik sainjju, ardixek sainjju... al sana. Da, denpora txarra baeun be, artu ardixek da basora da... se eingo nejuan, ba, amar urtas. Kaltzagiñen: kaltzetorratza galdu, errenmendatu biar bera topetan, a eiñ barik esin etxe'a jun; gero, urrengo igul an goixen mendixen, billotza igaul ardixek, da artik a billotz koitxaue busti bustixe ta illuntzin, gaba joko espaban, ariñ etxa' ardixek ondoik si'la. Orrek pasaute gasak gerra denporan... gerri geutzako be latza isen suan e? Es pentzau. .. Guk bonbardeoik, jankuari eskerrak, es genduan euki, baiña geuretxuek pasaute gasak geu be.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia