Ziortza-Bolibar (Bizkaia)

Artoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BOL-006-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Artoa baserrietan elikagai garrantzitsua zen. Artoan ereiteko eta batzeko prozesua azaltzen du. Errotaria "zorruen mendi" zeritzonarekin gelditzen zen, ehotzeko eramandako zati batekin. Prozesua bukatzerakoan taloak eta morokilak egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba... len emengo jatekue esko baserrixen izetxesuan artue. Oiñ ogixe izeten dan lez, artue, se esuan ogirik eoten ta ogixe artzen basan be, ba, garixe artzen basan be saldu ein biar diru pixkat artzeko ta artue jan biar etxien. Da biar asko ein biar artuari. Maitzi'n erein, gero or, bagallien asitxe pixkat jorratu; gero indarra batu, se sasotan eingo suan ba? Santa Eujeniako aldien, ba... garagarrille... ez, iraillien, iraille; gero, urrixen artue batuu. Gero batzuk ganbaran bota solte ta beste batzuk malutetxuas lotu te esei. A be eiñ eiñbizuan, e? Pentzau selako biarra san... barrerik es eiñ!
Gero, siketikuen, ba, neguen otz eitxeuanin, garandu, bana banan, artu bata bestias sokorrak eta rraa-rraa garandu. Gero siketijuen ondo, se bustixe erutebaban errota' esuan arto gosue eitxen da... talue arrotu es da... a ondo siketute gero errota’. Da errotan, ba pixkat kentzejuan errotarixek sorruan alde se a' pe biarra debaide esin leixean eiñ de... estok aizen ori? Diru` etxuan da, ba, «sorruen mendi›› esatejakona kentzejakuan, apurtxu bat, euneko onenbeste... errotarixe fiñe basan; basan tranposotxu, ba, pixkat ostu. Ba! orrek olantxe sitxuan... Da gero, ba, talu eitxe zuan: ipini ure irakitxen, gatza bota pixkat, da maixan ganien edo ontzixen baiña maixa ganien, geixenetan e? Botatezuan urune, ein erdixen zulotxue da ur berue bota ara da ondo ibili. Zemat eta geixa ibili gozuaue!
Gero jo politxo politxo –ez pentzau edozelan, e- biribil biribille talue eiñ da pagie su ederra einde ipini da... a txapela lez arrotu biar ezetejuan e? beko suten. Ordun etxeun ongo kontuik! de beko suten. BALA! buelta emon da gero an prasan ipuni parrillak da igul amar ume ta be armosu emoteko amak ta arek epeletan eukitxe, arek katilluta' emon. Aitxek bexek jatzi, da esnie ipini galderean egosten an... tximinixako laatzíen (ik estok esautu ori, a! orrek esautzeko baserrire jun bisuan morro... da morro krixedak ogi jan baik koitxaduek...) barreik eseik eiñ, e? au geuri barren eitxera etorride!...
Morokillek biar gogortxuao eukitejok. A ipintxesuan, ordun esauat, latzi'n esei ontzixe, ipini uras an, baiña ur beruai, e? bota urune da arek pelotak eiñ estaitxesan eraiñ jjeraiñ jjeraiñ, gogor -izerdixe atea bear isetezuan a eitxeko, morokille eitxeko- da morokille ondo egositxe gero... a bai sosue jateko! gustetejakonentzako baiña ni gastetan janda naoles arto asko on etxuat nai, es morokillik ez taloik.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia