Zestoa (Gipuzkoa)

Zumaiako Itsasontzi lantegian lanean

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-045-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerratik bueltatu eta 26 urterekin Zumaian hasi zen lanean itsasontzientzako piezak egiten. Lanean nola hasi zen azaltzen du; hasieran 12 pezetako soldata zuen eta 8 orduko lan-jarduna. Trenez joaten zen lanera. Garai hartan bizikleta zuena aberatsa izaten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Etxera etorri eta Zumaian hasi zinen lanean.
-Bai, Zumaian.
-Zumaian nun esan duzu?
-Horri esaten ziyoen, nola esaten ziyoen horri? A bai, “Cara al Sol”.
-Nun zan hori?
-Hor behetik gora, herriko plaia bakizu nola dauren, han behetik gora hasten da ba taillarrak? Ahaztu ein zat taillarran izena.
-Te tailler zan?
-Han dana barkuak eiten giñuzen, zerak, kalderak-eta, deposituak, uran deposituak-eta eiten zien hor ze hortan. Barkuak, piezak-eta.
-Zenbat urte han hasi ziñenean?
-Nik eukiko nitun ba hogeta sei urte. Hogeta zazpi urtekin ezkondu, hogeta sei urte.
-Ze lan egiten zenuen han?
-Han? Borraketan eta suan kontra. Oin bezelako (...) eta ez zan, eta borraketan ein behar izeten zan. Sutan berotu burniya eta gero holako mahaiakin kalderak, deposituak ekartzen zizkun ta, dana sua ein eta gero haiek danak borrakin zera in ber. Bazien han ofiziyua zaukenak-eta, eta haiek esandakua ein behar guk.
-Erakustaillea bazenuten orduan?
-Bai, bai, erakustaillia bai. Ofiziala. Guk ez gendun ofiziorik eta ikesteko astirik izen. Gu beti astolanian gu, beti astolanian. Ai! Nolako mundualdia pasauta gauren!
-Eta han nolako jornala irabazten zen, ona?
-Zestuan beratzi pezeta. Eta nik Zumaian banitun lagunak han Ferrolen egondakuak. Eta ze ein nun, jai baten etorrita, Zumaira jun behar det. Eguerdiyan jun nintzan eta nerekin batera nerekin batera Ferrolen soldau egondakuakin topo. “Etorri behar al dek?”-eta. Gu baiño urtebete zaharraua zan eta, lehenuo etorrita-ta, esan niyon: “Ez zekit, Zestuan beratzi pezeta ematen diye jornala-ta, han gehio aituta natxiok eta.” “Nausiye hoixe dek”, esan zian. Jun nintzan eta: “Etorri bihar”-eta. “Ez. Erropaik-eta ez daukat eta hurrenguan etorriko”. Eta halaxe hasi ta bi urte pasau nitun. Eta hamabi pezeta jornala orduan, hamabi pela, zan ikeragarriya! Ez oin bezela, jai ta aste lan ein ber izeten zan ordun. Ikaragarrizko jornalakin. Botak-eta.
-Zer egiten zenuen astelehenetik zapatura lana?
-Bai. Zortzi ordu. Oin, jaiak izeten baldin bazien, San Jose egune eta holako zerak izeten bazien, egun bat orduak sartzen ein behar izaten zien, ez ziun ematen ordu (...) Zumaian.
-Eta zer egiten zenuen, bazkaldu eta dena bertan?
-Ez, bazkaia oin bezela? Orduan ogirik baserritarrei ez ziyuen ematen eta talua erre goizien eta bezperan babak egosi ta talua etxetik eamaten gendun. Oin bezela? Orduan ez zeon taillerrian jateikan.
-Nola joaten ziñen, trenean?
-Trenien. Bizikleta zuna aberatsa zan ordun! Bizikleta. Trenian. Goizian zazpietan trena eukitzen gendun. Ez gu, e. Axkoitiko, Axkoitiarrak’e bazien gurekin (batera) zeera juten zienak, Zumaira. Oin bezela? Oin jendiak ez daki nola bizi dan, e!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia