El Escorialen desfilatzen
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZES-045-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zestoako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko otsailaren 27a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: ZES-045/016
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Escoriales, ba al dakizu nun daon Escoriatz (Escorial esan nahi du) hori?
-Bai.
-Guri han edarra ein tziun. Alemanak (...) Zea hortaa jun giñanian, handik... zortzi egun pasau giñuzen desfilatzen..., alemanak hango zea ikustia debalde eta guri kobrau eiten zigun, Escoriatzen (Escorialen), Escoriatz hori famaua da ba zer hori¸ hori Madritikan zera dao.
-Madriden ondoan?
-Escoriales. Franco xaharra-ta han enterrau zituen ba gero. Sekula ez ziñan harea jungo?
-Ez naiz izan ni.
-Eliza harek gauza haundia zun, bo!, famaua eliza’re ta. Alemanak debalde, eta guri kobrau eiten zigun zea eitia. Lotu beratzi eta afusilatzera nola eramaten zituen ordun, orduan zan afusilatzementua.
-Sekula ikusi zenuen afusilatzen baten bat?
-Guk ikusi ez, baiña guardia pranko ein, eamaten eta, karzelatan-ta guardia asko eiten gendun Ferrolen-ta egoten giñanian, bu!
-Kartzelatan egiten zenuten guardia?
-Ehun soldau igual egoten zien ganbara haundi baten, eta periodikua (...) gerran hor extranjerien-ta. Batek igo zun mahai baten gaiñera ta dana ixil-ixilik letu, batek letzen zun-ta. Hara!, zenbaitek historia earki esango luke, nik berriz ez det baliyo hola zera eiteko-ta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!